Pierre Choderlos de Laclos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Pierre Choderlos de Laclos [[1741]]eko urriaren 18an jaio zen [[Amiens]]en. [[1759]]an militar ikasketak hasi zituen. 1771an kapitain izendatu zuten, eta hamazazpi urtez gudarostean ibili zen, [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzara]]ra arte. [[Artilleria|Artillari]] izateaz gain, denbora eskaintzen zion literaturari eta idazteari.
 
[[1778]]an, Frantziak [[Atlantiko]]ko uharteak eta itsasbazterra gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko. Horretarako, Laclos kapitaina deitu zuten [[1779]]an [[Île-d'Aix]]eko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Hala ere, inguru hartan ez ziren ingeles ontzirik ageri. Ondorioz, Laclosek idazten eman zituen han igarotako ordu luzeak: han izan zuten sorrera [[Harreman arriskutsuak|''Harreman arriskutsuak'']] (''Les liaisons dangereuses'') liburuko lehenengo gutunek.