Magnitude absolutu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
'''Magnitude''' edo '''izari absolutua''' [[argizagi]] baten [[Distiradistira intrintseko|distira intrintsekoaren]]aren neurketa da. Gauzakia zehazki ikusletik 10 [[parsec]]era (32,6 [[argi-urte]]) egongo balitz izango zuen [[itxurazko magnitude]] hipotetikoa da, izarren argiaren [[iraungitze astronomiko]]rik ez dagoela ulertuz. Horrek gauzakiak oinarri erkidearekin jartzen ditu, eta distantziak ezartzen duen distortsiorik gabe gauzaki astronomikoen energia alderatzea baimentzen du. Magnitude astronomiko guztietan bezala magnitude absolutua hainbat [[uhin-luzera]] interbalotarako ezar daiteke; izarrentzat magnitude absolutua [[argi ikusgai]]a izaten da, [[UBV sistema]]tik ''V'' banda bakarrik erabiltzen duen. [[Bolometro]] bat erabilita magnitudea alda daiteke, uhin-luzera guztietan isurtzen den [[energia]] kontuan hartzen duelako, argi ikusgaia izan edo ez. Kasu honetan '''magnitude absolutu bolometrikoa''' deitzen zaio.
 
[[Eguzki-sistema]]n dauden gauzakientzat beste definizio bat erabiltzen da. [[Asteroide]] eta [[planeta|planeten]] magnitude absolutua hauek [[Eguzki]]tik eta ikusletik [[unitate astronomiko]] batera jarrita kalkulatzen dira. Asteroide edo planeta baten magnitude absolutua eta izar batena alderatzeko, lehenari 31,57 kendu behar zaio.