Jose Maria Palacios: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
}}
 
'''Jose Maria Palacios Moraza''', [[pilota]] arloan '''Ogeta''' edota (gaztelaniaz) '''''Ciclón Alavés''''' goitizenez ezaguna, ([[Gasteiz]], [[Araba]], [[1935]]eko [[irailaren 2]]a - [[2002]]ko [[apirilaren 21]]a) [[esku huskako pilotari]]a izan zen, historiako handienetako bat. Ogetari buruz, batez ere, jokatzeko modua, kantxako dotorezia eta erasoko filosofia gogoratzen dira. Abilezia berezia zuen tantoak amaitzeko, eta jokaldi garrantzitsuena gantxoa zuen. Joera aldaketa bat eragin zuen pilota jokoa ulertzeko moduan. Pilotari profesionala izan ondoren, intendente eta material-hautatzaile gisa egin zuen lan. Azkenik, [[Baiko Pilota|Asegarceko]] kolaboratzailea zela, ''Fronton'' telebista saioko komentarista gonbidatu ibili zen.
 
== Bizitza ==
Ogeta 1935eko irailaren 2an jaio zen [[Gasteiz|Gasteizko]]ko Arana kalean, bere aitak igeltsero lan egiten zuen lekuan. Sei urte zituela, familia [[Bernedo|Bernedora]]ra joan zen, eta han hasi zen lehen pilotakadak ematen [[pilotaleku]]an. 13 urterekin zuriz jantzi zen lehen aldiz eta 16 urterekin [[Espainia|Espainiako]]ko txapelduna izan zen, [[Burgos|Burgosen]]en jokatu zen Federazioen Torneoko finalean, Esparza gainditu ondoren. 1952an afizionatu mailako buruz buruko txapeldun gazteena izan zen. Ondoren, hamazazpi urte besterik ez zituela, profesionalismora jauzi egin zuen, orduan "pilotaren historiako kasu bakarra" izan zelarik.
 
=== Pilotari profesionala ===
Enpresarekin sinatu zuen lehen [[Kontratu|kontratuakkontratu]]ak 1.200 pezeta ematen zizkion partiduko. Bere kalitate bikainaren eta kantxan egiten zuen ikuskizunaren ondorioz, zazpi hilabetetan 5.000 [[Espainiar pezeta|pezeta]] kobratu zituen partida bakoitzeko. Hilabeteak joan ziren, eta Ogetaren ospea handitu egin zen. Pilotalekuak bete egin ziren eta, lehen aldiz, emakumeen presentzia nabari zen harmailetan.
 
Ogeta pilotari berritzailea zen, esku huskako pilotan molde asko hautsi zituen. Bere estetika ezberdina zen, bai kantxan eta bai kantxatik kanpo.
 
=== Txapelak ===
1958ko maiatzaren 4an, [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz buruko txapeldun]] izan zen, eta hurrengo urtean berriz ere. Lehenengoan [[Joxe Arriaran|Arriaran II.aren]] aurka jokatu zuen, [[Beotibar pilotalekua|Beotibarren]]. Ogetak 23 urte zituen eta eroso irabazi zuen finala (22-7). Urtebete geroago, 1959an, [[Jesús García Ariño|Ariño I.aren]] aurka errepikatu zuen [[Bergara|Bergaran]]n, eta (22-13) irabazi zuen. [[Hilario Azkarate|Hilario Azkaratek]]k, 1960an kendu zion hirugarren txapela lortzeko aukera, [[Eibar|Eibarko]]ko [[Astelena pilotalekua]]n jokatutako finalean.
 
Dena dela, batez ere binakako partidetan erakusten zuen joko ikusgarriarengatik nabarmendu zen. Abantaila handiak eman zizkien bere garaiko aurkariei.
43. lerroa:
 
=== “Zikloi” ezizena ===
Ogetaren erasoko joko ikusgarriak, ahalmen fisikoak, ezohiko [[Indar|indarrakindar]]rak eta gantxoak, harrituta utzi zituen garaiko pilotazaleak. Horrela sortu zen "zikloi" ezizena.
 
=== Ibilbide profesionala bukatuta ere, pilotari loturik ===
Ogetak arrakastaz betetako [[kirol]] karrera baten ondoren, intendente eta material hautatzaile lanak egin zituen. Bere pilotaren munduko azken urteetan, berriz, [[Telebista|telebistakotelebista]]ko ''Fronton'' saioko esatari gonbidatua izan zen, gaixotasun larri batek 2002an 67 urterekin hil zuen arte. Ogetak azkar irakurtzen zituen partidak, eta berehala ematen zituen bere iruzkinak materialari, pilotalekuari eta pilotarien sasoiari buruz.
 
== Kirol lorpenak ==