Ekaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
Horiek dira, beraz, ekaitza sorrarazten duten arrazoiak, baina arrazoi horiez gainera beste baldintza batzuk ere behar dira ekaitza dakarten hodei kumuloninboen dorreak haz daitezen. Lehenik eta behin, eguratsaren egoerak ezegonkorra izan behar du, aire epel hezea behar da eguratsaren behealdeko geruzetan eta aire hotz trinkoa goialdean.
 
Bestetik, [[ur lurrun]] ugari ere behar da, eta baita haize bolada indartsuak ere, troposferaren gune gorenetan. Baldintza horiez gainera, badira beste bi ere: [[Hodei|hodeiakhodei]]ak altura handia hartu behar du, hoztu dadin, horrela (hau da -20° C eta -40° C arteko tenperaturan) lortuko baita [[gune glaziogenoak]] edo [[izotz]] guneak eratzea, eta, bestalde, haizeak norabidea eta lastertasuna aldatu behar ditu eguratsaren goiko geruzetan, behetik gorako konbekzio korrontea heda dadin.Ekaitzaren egitura zelula izeneko gune aktibo bat edo gehiagoz osatua da; gune aktibo horiek oso gutxi irauten dute, ordu erditik bi ordura bitarte, eta tarte horretan hiru aldi bereizten dira: [[kumulu]] aldia, [[Heldutasun|heldutasunaheldutasun]]a, eta amaierako edo desagertze aldia.Kumulu aldia hasierako aldia da, kumulu dorrearen bilakaera gertatzen den aldia hain zuzen. Aldi honetan goranzko haize lasterrak gertatzen dira hodei guztian zehar, hodeiaren azpitik goi limiteraino, hodei barneko airea inguruneko airea baino epelagoa baita; hodei barneko korronteek segundoko hirutik bost metrotarako lastertasuna dute azpialdean, baina hodeian zenbat eta gorago igo, orduan eta lasterrago dabiltza, segundoko hamar bat metroko lastertasuna iritsi arte. Kondentsazioa gertatu ahala masa banako bakoitzak ematen duen bero latenteak eguratseko ezegonkortasuna areagotzen du, eta energia zinetiko handiagoa ematen die goranzko korronteei; horrenbestez, hodei barneko tenperatura inguruko airearena baino beroagoa denez, bere horretan irauten du eguratseko ezegonkortasun egoerak. Baldin eta airea behar bezain ezegonkorra bada, korronteak energia bereganatuko du etengabe, eta ekaitzaren zelula gero eta handiagoa eta aktiboagoa izango da. Zenbat eta handiagoa egin zelula, orduan eta ur gehiago edukiko du bere baitan. Goranzko mugimenduak tantatxoen tenperatura zero gradutik gora igotzen du, eta izotz kristal eta ur tanta bihurtzen da ur lurruna, nahiz eta ez den lurrera prezipitatzen, goranzko haize bolada indar handikoek beherantz erortzea eragozten baitio. Izotz eta ur tantak handitzen direnean radarrak detektatu egiten ditu; hori gertatzen denerako kilometro bateko edo biko diametroa izaten du hodeiak, eta izozte puntutik 600-900 bat metrotara egoten da;une horretatik heldutasuna iristen duen arte hamabost bat minutu igarotzen dira, eta tarte horretan hodeiak 8.000-9.000 metrotaraino egiten du gora.Heldutasun aldia ur eta izotz tantak prezipitatzen hasten direnean hasten da, eta orduantxe izaten dira ekaitzaren jarduera bortitzenak eta turbulentzia handienak.
 
Aurreko aldian hasi bada ere handitzen, hodeia gero eta gehiago handitzen da orain, gero eta eremu handiagoa hartzen duela behetik gora, eta segundoko hogeita hamar metro baino korronte bizkorragoak eratzen dira geruza garaienetan; hodeiaren goialdean kolore zuriko kumuloninbo distiratsu ikusgarriak eratzen dira, eta azpia, berriz, berun kolorekoa izaten du hodeiak. Goranzko korronteek daramaten ur lurruna bereganatu ahala, handitu egiten dira izotz zatikiak eta ur tantak, kumulu aldian suspentsioan eusten zien indarrak baino pisu handiagoa hartzen dute, eta horrenbestez euri edo kazkabar gisa prezipitatzen dira. Prezipitazioarekin batera trumoiak eta tximistak izaten dira, eta, horrez gainera, izotz aleek eta ur tantek beheranzko haize boladak sortzen dituzte, erori ahala. Beheranzko korronte horiek ur jasa handiak eta haize bolada indartsuak ekartzen dituzte, tenperatura ere hozten dute (bost gradu zentigradutik gora), eta presioa handitzen dute, haize hotzak beroak baino dentsitate handiagoa duenez.