Piarres Lafitte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Piarres Lafitte Iturralde'''<ref>Goitizen asko erabili zuen, adibidez ''Ithurralde'', ''Pierres Ithurralde'', ''Eiherazaina'' eta ''Pierrette Labé''.</ref> ([[Luhuso]], [[Lapurdi]], [[1901]]eko [[maiatzaren 21]]a - [[Baiona]], Lapurdi, [[1985]]eko [[otsailaren 23]]a) [[apaiz]] [[Erromatar Eliza Katolikoa|katolikoa]], [[euskal idazle]]a, [[euskal hizkuntzalaritza|euskalaria]] eta [[kazetaritza|kazetaria]] izan zen. Herri literaturaren gainean egin zituen ikerketa lanengatik da bereziki ezaguna. ''[[AitzinaAintzina (argipenaIpar Euskal Herriko hilabetekaria)|Aitzina]]'' eta ''[[Herria]]'' agerkarien zuzendari izan zen. [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] lehen talde [[abertzaletasun|abertzalearen]] sorkuntzan akuilu lana egin zuen.
 
== Bizitza ==
13. lerroa:
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n parte hartu zuen, eta gero [[Frantziako Erresistentzia]]n. [[1944]]an ''[[Herria]]'' aldizkaria sortu zuen, [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzonen]] eta [[Manuel de la Sota|Manu Sotaren]] laguntzarekin, eta Lafitte bera izan zen zuzendaria. Langile porrokatua izaki, lehen bi urtean Lafittek berak bete zuen aldizkari ia osoa, izenordeaz sinatuta edo izenik jarri gabe.<ref name=Goikoetxea1986>Maria Isabel GOIKOETXEA: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/14679.pdf «Piarres Lafitte zenaren lanak (bibliografia)»], ''Euskera'', XXXI, 1986.</ref> [[1952]]an, [[euskaltzaindia#Euskaltzain osoak|euskaltzain oso]] izendatu zuten; [[1961]]ean, ohorezko kalonje [[Baionako katedrala|Baionako katedralean]]; eta [[1982]]an, ''honoris causa'' doktore [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n.
[[Fitxategi:UEU-JRE-ekainaren 21eko hitzaldia aurkezpena 03.jpg|thumb|1964ko [[Baionako Euskal Idazkaritza]]. Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan ([[Jose Ramon Etxebarria]], [[Gasteiz]], 2018-06-21). ]]
Euskara batuaren sorkuntzan zinezko detonagailua izan zen 1964an [[Baionako Euskal Idazkaritza]]. Txillardegiren bultzadaz abiaturik, idazle gazteek bidea ibiltzeari ekin zioten, baina lehenengo unetik adineko euskalari jakintsuen babesa izanik ([[Piarres Lafitte]], [[Piarres Lartzabal|Piarres Larzabal]], [[Piarres Xarriton]], [[Koldo Mitxelena]], [[Imanol Berriatua]], [[Patxi Altuna]]...). 1964ko abuztuan abiatu zen zorioneko biltzar hura, eta hango iritziak eta erabakiak urtebete geroago argitaratu ziren. Hiru atal zituen txostenak:ortografia, deklinabidea eta aditza. Garrantzizko ezaugarri batez hornitu zuten biltzarra: hasieratik bertatik planteatu zen mugimenduaren izaera nazionala, eta horren erakusgarri izan zen, besteak beste, dokumentuaren bukaeran h letra erabili beharreko hitzen zerrenda argitaratzea, bereziki Hego Euskal Herriko idazleen informaziorako prestatua bi tradizioen arteko lotura egiteko, nahiz eta gero euskara batuaren kontrakoen gerra-ikur bihurtu zorioneko hatxe hura. Hortaz, biltzarrean emandako gomendioak betetzen hasi ziren gazteak eta adinekoak beren testuetan, aldi berean eskaria eginez Euskaltzaindiari, batasunerako bidean pauso sendoak eman zitzan.<ref name=":122">{{Erreferentzia|izenburua=Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/apunteak/giza-zientziak/hizkuntzalaritza-filologia-hizkuntzak-itzulpengintza/euskarazko-irakasmaterialaren-idazkuntzaren|aldizkaria=www.unibertsitatea.net|sartze-data=2019-06-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1968|izenburua=Batasunaren kutxa|argitaletxea=Jakin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/anaitasuna/html/193.html#1911|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|zenbakia=193|sartze-data=2020-08-08}}</ref>
 
[[1985]]eko [[otsailaren 23]]an eman zuen azken hatsa, Baionako Ospitalean.<ref name=Larre1985>[[Émile Larre|Emile LARRE]]: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50641.pdf «Piarres Lafitte joan zaiku (1901-1985)»], ''Euskera'', XXX.</ref>