Mondragon Korporazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Osatzen
144. lerroa:
 
Era berean, soldata guztiak jaisten dira, pixkanaka % 100etik % 70era arte, eta bazkideei aparteko ordainsariak eta kapitalaren interesak ez zaizkie ordainduko.<ref name=":3" />
 
== Enplegua ==
Mundu osoko akademikoek, politikariek, enpresaburuek eta sindikalistek hainbat urtez bisitatu dituzte Mondragoneko kooperatibak, eta anfitrioien irudipena da batez ere enplegua sortzeko eta mantentzeko ereduaz interesatzen direla.<ref>{{erreferentzia|abizena=Beed, Clive; Beed, Cara|urtea=2002|izenburua=Review of Social Economy, ed. Work Ownership Implications of Recent Papal Social Thought|argitaletxea=Taylor & Francis, Ltd.|orrialdeak=47-69.|ISBN=doi:10.1080/00346760110127092|hizkuntza=En}}</ref>
 
Korporazioan ez da etekin ekonomikorik bilatzen soilik bazkideen ondarea handitzeko, baizik eta enplegua helburu bat da, kooperatiben Zereginaen berariaz jasotzen dena: "Esperientzia kooperatiboak... bere eginkizun propiotzat hartzen du ondasunak, zerbitzuak eta banaketa ekoiztea eta saltzea... enplegu kooperatiboa sortzeko".<ref name=":4">{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=2009|izenburua=How to start a community enterprise|argitaletxea=Tompkins Institute, Cape Breton University, Canada|orrialdea=25 --|ISBN=978-0973268225|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Enpresa berrien sorrera ===
Sortzaileen jatorrizko ekarpenetako bat, 1959an Laboral Kutxa sortu eta sendotu ondoren, bi negozio-arlotan banatzea izan zen: Banku Dibisioa eta Enpresa Dibisioa, euskarri finantzarioa ez baitzen nahikoa. Horrela, Enpresa Dibisioa sustatu zuten, kooperatibei beste laguntza mota bat bermatzeko: abokatuak, esportazioan adituak, zailtasunak dituzten enpresetan adituak, kudeaketa aholkularitza ereduetan adituak, eta baita enpresa berriak sortzen adituak: Sustapen Saila.<ref name=":4" />
 
Sailak zuzenean lagundu zuen kooperatiba berriak sortzen, eta formakuntza eta teknologia zentroei ere lagundu zien, bai eta lehendik zeuden kooperatiben barne ekintzailetzako proiektuei ere. 1992an Korporazioa eratu ondoren, honek bere gain hartu zituen funtzio horiek, eta Laboral Kutxa finantza eremura bakarrik bideratu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio|urtea=2003|izenburua=El reto de ser emprendedor|argitaletxea=Mondragon Unibertsitatea|orrialdeak=42, 311|ISBN=846-0099008|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Enpresen sarrera Korporazioan ===
Nagusiki familia motako enpresak dira, aktibitatearen jarraipena zaila ikusiz langileekin negoziatzen denean enpleguei eusteko. Zailtasunak dituzten merkataritza enpresen kasuak ere badaude, langileek kudeaketa beren gain hartzea erabakitzen dutenean kooperatiba sortuz. Azkenik, noizbehinka gertatu izan dira Administrazioak eskatuta sartu diren enpresen kasuak, jarduera eta enplegua babesteko.<ref name=":0" />
 
=== Enpresen irteerak Korporaziotik ===
Kasu bakan batzuetan bazkideek Korporaziotik ateratzea erabaki dute batzarrean, hainbat desadostasunengatik, nahiz eta normalean kooperatiba gisa mantendu eta Laboral Kutxako eta Lagun Aroko estaldura erakundeei atxikita jarraitu.
 
Era berean, kooperatiba ezberdinakzituen eskualde talde baten kasua ere izan da, beste kudeaketa eredu partehartzaile bat aukeratu zutenean. Korporaziotik atera ziren, estaldura erakundeetan mantenduz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Moskowitz, P. E.|urtea=2017|izenburua=Meet the Radical Workers´ Cooperative Growing in the Heart of the Deep South|argitaletxea=The Nation, ed.|orrialdea=4|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Enpresen itxierak ===
Historikoki, hainbat enpresa ezberdin itxi izan dira Laboral Kutxaren Sustapen Saila sortu zenetik.
 
==== Kooperatiba txikiak ====
Enpresa txiki zein ertainak eta start-up berri asko itxi dira bost urte bete baino lehen, errentagarritasuna lortzeko ekoizpen zailtasun teknikoengatik, zegoen merkatua handiagoa zela uste izanagatik, edo lehia handiaren aurrean merkatu kuota nahikoa lortzeko gai ez izateagatik. Kasuren batean, katalogoaren eguneratze eskasa edo merkatuko liderren erritmo berritzaileari jarraitzeko zailtasunak izan dira oinarrizko arrazoiak.<ref name=":0" />
 
==== Fagor Etxetresnak ====
Oso itxiera berezia da, Korporazioko lehen kooperatiba izan zelako, eta handienetako bat. 2013an, 13 ekoizpen planta zituen bost herrialdetan banatuta, batez beste 5.642 langile zituela. Aurreko urtean berriz 6.998 zituen, eta murrizketa hori langileak egokitzeko neurrien ondorioa izan zen. 2013. urtearen amaieran, eta ia hirurogei urteko historiaren ondoren, Fagor Etxetresnak hartzekodunen kontzentrazioan sartu zen, bere 1.000 milioi euroko zorrei aurre egiteko ezintasunagatik.
 
Arrazoiak askotarikoak dira, eta zehatz mehatz aztertzen dira bibliografian jasotako azterlanetan. Laburbilduz:
 
- Multinazionalen lehia merkatu nazionalean gupidagabea izan zen.
 
- Pertsonalaren kudeaketa egokian pilatutako arazoak egon ziren, meritokraziaren kaltetan.
 
- Atzerriko filial produktibo batzuetan egindako inbertsioak, batez ere Brandt frantsesean, ez ziren egokiak izan.
 
Kooperatiben arteko elkartasunaren bidez, 2013 eta 2014 artean, Euskal Autonomia Erkidegoko bost lantegietako kaltetutako 1900 bazkideetatik % 90, derrigorrezko eta borondatezko ekarpenak galdu ondoren, beste kooperatiba batzuetan birkokatu ziren, eta hurrengo urtean gainerakoak.
 
=== Eztabaidak eta kritikak ===
Ekonomia sozialarekin kritikoenak zirenek Fagor Etxetresnen erorketan kooperatiben ereduaren krisi globala ikusi zuten. Krisi ekonomiko larri bati aurre egiteko kooperatiben gerri falta kritikatu zuten, eta beste edozein enpresa bezain ahulak zirela erabaki okerren aurrean.
 
Ekonomia sozialaren eredu bat defendatzen dutenek ere adierazi dute nazioarteko filial produktiboak ez direla kooperatibak, eta beraz, bertako langileek ez dituztela estatuko bazkide langileen abantaila berberak. Eta bestalde, Mondragonen eredua, funtsean ez dela ingurumenarekin enpresa kapitalistena baino jasangarriagoa.
 
== Erreferentziak ==