Nafarroako konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Cambios triviales
2. lerroa:
 
== [[Albania]] ==
[[Nafarroako Karlos II.a]]k lehendabiziko konpainia sortu zuen [[Frantziako Karlos V.a]]ren aurka borrakatzeko. [[1366]]an bakea sinatu ondoren, soldaduek konpainia antolatu zuten [[Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondea|Luis Nafarroakoaren]] agindupean. [[Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondea|Luis]], [[Beaumont-le-Roger]]reko kondea eta [[Durrës|Durazzoko]] dukea zen, [[Joana, Beaumonteko kondesa|Durazzoko Joana]] ezkondu zuelako. Bere saiakerak [[Durrës|Durazzo]] eta [[Albania]]ko erresuma berreskuratzeko [[Nafarroako Karlos II.a]] bere anaia eta [[Frantziako Karlos V.a]]ren laguntza izan zuen. Hori zela eta, [[frantzia]]rrak 50.000 dukat eman zizkion [[Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondea|Luisi]].
 
[[1372]]an konpainia hazi zen Ingeram Coucykoak eginiko erreklutamenduri esker, honek contrató a 500 lantzari eta 500 arkulari zaldiz alokatu zituen, gehienak [[Gaskonia|gaskoiak]]. Nahiz eta [[Albania]]n borrokatzeko alokatuak izan [[Napoli]]n antolatu zuten. [[1375]] eta [[1376]] artea, [[Nafarroa|nafar]] askok Konpainian erroldatu zuten eta [[Albania]] borrokatzera zuzenean joan ziren. Erroldatutako soldaduen zerrenda oraindino [[Iruñea]]n mantentzen dira, non asko [[Ingeniaritza|ingeniariak]] zirela ikus daiteke. Gudataldeak [[Tortosa]]n itsasoratu ziren eta hilabeteko 30 urrezko florin [[aragoi]]arrak zituzten soldata.
10. lerroa:
== [[Morea (eskualdea)|Morea]] ==
[[Irudi:Armoiries Achaïe.svg|thumb|150px|[[Akaia]]ko Printzerriaren armarria.]]
[[1378]]ko [[udaberria]]n edo [[uda]]n, konpainia [[Morea]]ra joan zen Gaucher La Bastidekoak deituta. Hau [[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] priorea [[Tolosa (Frantzia)|TolosaTolosan]]n, [[Akaia]]ko Printzerriaren komandantea eta, ziur asko, Nerio I.a Acciaioli merkatari [[Florentzia|florentziarraren]] mandataria zen. Gaucherrek Mahiot eta konpainian geratzen ziren gizonak zortzi hilabeterako alokatu zituen, justu Juan Fernandez de Herediakoa Maestre Handia gatibu zela. Bitartean, Joanes Urtubiakoa 100 soldaduekin batera [[Korinto]]n zegoen.
 
[[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] zerbitzupean egon eta gero, Jaume Bauxekoak, [[Akaia]]ko errege-nahia, konpainia alokatu zuen. Mahiot eta Nafarroako konpainiak [[Morea (eskualdea)|Morea]] gobernatu zuten Jaume Bauxekoaren babesari esker. [[1379]]an, Urtubiak [[Beozia]] inbaditu eta [[Tebas]] arpilatu zuen Simon Atumano hiriko artzapezpikuaren laguntzarekin. Gauzak horrela, Nafarroako konpainiak bere izaera aldatu zuen. Urtubiaren agindupean egondako zenbait gizon berriro Mahioten agindupean izatera pasa ziren. Konpainia bere burua berrantolatu zuen [[Akaia]]n hiru kapitainen agindupean erregeordetza sortuz: Mahiot, Piarres Bordo San Superanokoa eta Berard Varvassakoa. Hurrengo urte bitan zehar, konpainiak [[Akaia]] gobernatu zuen [[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] zerbitzupean.