Eztabaida:Txertoekiko aurkakotasuna: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
tNo edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
35. lerroa:
:::::::::OME iturritzat erabiltzeari buruz, azaldu dut goian nire ikuspegia. -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 23:49, 11 maiatza 2021 (CEST)
Nire izena aipatu izan denez sistemak [[ping]] bat bidali dit. Artikulua berriro irakurtzeko lana hartu dut, batez ere Iñakik aipatutako [[Txertoekiko_aurkakotasuna#Txertoekiko_aurkakotasunari_aurre_egiteko_moduak|Txertoekiko_aurkakotasunari_aurre_egiteko_moduak]] atala. Nik ere aktibismo ekintzatzat jo daitekeela ikusten dut, baina artikuluaren atalean bertan aktibismo ekintzak
Informazioa defizitei aurre egitea izan behar du Wikipediako aktibismo nagusia. Iñakik jarritako adibidean "Nola borrokatu naziak" artikulua, agian, ez dugu behar, baina "Holocaust denial" artikuluaren euskal ordaina behar-beharrezkoa dugu. (Informazio defizit handi bat antzeman izan dut inoiz kontu horietan; izan dut ikasle filo-nazionalsozialistarik, Holokaustoaren negazionismoaren argudio guztietan ondo jantzita eta haiekin sinetsita).
Artikulua oso txukuna iruditu zait. Atalen bat nola hobetu ikusiko banu saiatuko nintzateke. Txertoak ekoizteko gaur egun dagoen negozio eredua, OMEren gardentasuna, etab. oso eztabaidatsuak izan daitezke. Ados. Baina artikuluaren forma eta mamia, nire ikuspegitik, nabarmentzeko modukoak dira. Ideologia bat antzematen bada, editoreek zientzia-metodologiaren nagusitasunean sinisten dutela da, eta ideologia hori partekatzen dudan heinean, artikulua tonu neutroan idatzita iruditzen zait. (Ez naiz ni "zientzia metodoa beste ikuspegi bat besterik ez da" pentsatzen duten horietakoa). [[Lankide:Gorkaazk|GorkaAzk]] ([[Lankide eztabaida:Gorkaazk|eztabaida]]) 11:01, 12 maiatza 2021 (CEST)
|