Mondragon Korporazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orria eguneratzen eta hobetzen hasi naiz.
1. lerroa:
{{Erakunde infotaula}}
'''Mondragon''' '''Korporazioa'''<ref>{{erreferentzia|urtea=2015|izenburua=«EUTM file information 006474886»|argitaletxea=European Union Intellectual Property Office (ed.)|hizkuntza=En}}</ref> [[Arrasate]]<nowiki/>n sortutako Euskal Herriko kooperatiba eta enpresa talde bat da, gaur egun Espainian eta atzerrian hedatua.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=José María|abizena=Ormaetxea|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=p. 46|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. 2017. urtearen amaieran 11.280 milioi fakturatu zituen, 80.818 langilerekin, eta 2019an 11.608 eta 81.507, hurrenez hurren.<ref>{{erreferentzia|urtea=2019|izenburua=«Las empresas más relevantes de la economía social 2017-2018»|argitaletxea=Confederación Empresarial Española de Economía Social (CEPES)|hizkuntza=Es}}</ref>
'''Mondragon''' (lehen '''Mondragón Corporación Cooperativa''' edo '''MCC''') [[Arrasate]]n sortutako [[kooperatiba]] taldea da, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] enpresa industrialik handiena eta munduko talde kooperatibo handiena. [[Jose Maria Arizmendiarrieta]]k sortu zuen [[1956]]an. Taldea 103 kooperatiba autonomo independenteek osatzen dute baina horrez gain hezkuntza eta teknologia zentroak ere baditu eta finantza zein aseguru edota aurreikuspenen alorretako erakundeak.
 
Guztira 98 [[kooperatiba]]<nowiki/>k, 141 [[filial]]<nowiki/>ek, 8 [[Fundazio (argipena)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 zerbitzuk osatzen dute, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.<ref name=":0" /> 2013an Mondragonek M4Future [[berrikuntza]] eredu korporatibo integratua abian jarri zuen. 2020ko kongresuan, lau urteko plan berri bat onartu zen, eraldaketa digitala, jasangarritasuna eta talentua erakartzea ardatz hartuta.<ref>{{erreferentzia|urtea=2020|izenburua=«Mondragon aprueba su hoja de ruta 2021-2024 con el foco en la competitividad.». Consultado el 22 de septiembre de 2020.|argitaletxea=El Diario Vasco|hizkuntza=Es}}</ref>
[[Arrasate]]n 1941ean sortua, bere jatorria petrolio bidezko estufak egiteko lantegi bati lotua dago eta lanbide eskola txiki baten sorrerari. Izan ere, ezagutzak beti izan du garrantzia handia taldearen baitan eta gaur egun M4Future izeneko ereduaren bidez sustatzen da. Euskal Herriko enpresa handiena izateaz gain, Espainiako enpresen artean zazpigarren postuan dago diru sarrerei erreparatuz gero eta laugarrenean langile kopuruari dagokionez <ref>{{erreferentzia}}</ref>. Lau jarduera ildotan egiten du lan: [[finantzak]], [[industria]], [[Banakuntza (enpresa)|banaketa]] eta [[ezagutza]]. Nazioarteko negozioak garrantzi handia du Korporazioarentzat, 2015. urtean salmenta guztien %71 nazioarteko negozioetatik etorri ziren eta atzerrian egin zuten lan 11.000 langilek.<ref>{{erreferentzia}}</ref>
 
Taldea nazioartera zabalduta dago eta bost kontinenteetan du presentzia. 2019ko salmenten % 70, 4.214 milioi euro, 14.500 lanpostu dituzten atzerriko 141 filial produktiboenak izan ziren.<ref>{{erreferentzia|urtea=2020|izenburua=Informe anual 2019 Urteko txostena|argitaletxea=Mondragon Korporazioa}}</ref>
[[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n (EAE) eta [[Nafarroa]]n, Mondragon eragile nabarmen gisa agertzen da enplegua sortzeari dagokionez: 2009. urtean, taldeak 32.692 laguni eman zien lana EAEn, eta 4.258ri Nafarroan. 2012an Korporazioak 80.321 langile zituen, horietatik 14.000 nazioarteko negozioari esker. 2013an, berriz, Fagor Etxetresnak enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zen eta langileak 74.060ra jaitsi ziren. Urte horretan bazkideen %84ak industria arloan egiten zuen lan eta %43a emakumeak ziren. 2014an eta 2015ean, berriz, enplegu tasak berriz gora egin zuen eta Korporazioak 74.335 langilerekin ditu gaur egun.<ref>{{erreferentzia}}</ref>
 
== Historia ==
16. lerroa:
 
[[1970]]etik [[1990]]era doan etapan aurreko urteetako dinamismoa mantendu zen, eta horren erakusle dira negozio bolumenaren hazkunde handia, [[Euskadiko Kutxa]]ko enpresa dibisioak sustatutako kooperatiba berriak, asoziazionismo kooperatiboaren bultzada, eskualde mailako taldeen bitartez, eta [[Ikerlan]] ikerketa zentroaren sorrera, [[1974]]an.
[[Fitxategi:Jose Maria Arizmendiarrietaren estatua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan..jpg|thumb|Jose Maria Arizmendiarrietaren estatua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.]]
 
[[Espainia]] [[1986]]an Europako Batasunean sartzearekin aurreikusten ziren aldaketa handiei erreparatuta, antolamenduaren arloan jauzi handia egitea erabaki zen, eta 1984an Mondragon Talde Kooperatiboa eratu zen, gaur egungo Korporazioaren aurrekaria. Zuzendarien etengabeko prestakuntza ere indartu zen, eta horretarako [[Otalora]] sortu zen, aldi berean kooperatibismoari buruzko prestakuntza eta zabalkundea landuko zituena. 1990eko ekitaldiaren amaieran 23.130 lanpostu zeuden.
 
26. lerroa:
 
[[2014]]ko [[azaroaren 14]]an, [[Javier Sotil]] Mondragoneko presidente berri aukeratu zuten<ref>Xabier Martin, [http://www.berria.eus/albisteak/100493/javier_sotil_mondragoneko_presidente_berria.htm «Javier Sotil, Mondragoneko presidente berria»], ''Berria'', 2014-11-14</ref>. [[Abenduaren 14]]an jakin zenez, Javier Sotil Mondragoneko presidenteak ''Etorkizuneko Mondragon'' proiektua azalduko zuen [[abenduaren 15]]ean, kooperatibetako ordezkariei. Krisiak eta batez ere, [[Fagor (argipena)|Fagor]] Etxetresnen aferak jarduteko moduan eragingo zitzuten aldaketak jakingo zituzten ordezkariek<ref>Xabier Martin, [http://www.berria.eus/paperekoa/1914/022/001/2014-12-14/zauriak_ixteko_kongresua.htm «ZAURIAK IXTEKO KONGRESUA»], ''Berria'', 2014-12-14</ref>. [[Abenduaren 15]]ean jakin zenez, Mondragon Korporazioa enpresen gaineko exijentzia eta kontrol maila handituko zituen. Taldeak “elkartasun zorrotz eraldatzailea” izeneko printzipioari eutsiko zion eta ondorioz dibisioek “protagonismo handiagoa izango zuten”<ref>[http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/2805802/mondragon-taldea--mcck-hausnarketa-prozesuaren-ondorioak-aurkeztu/ «MCCk enpresen gaineko exijentzia eta kontrol maila areagotuko ditu»], ''EiTB'', 2014-12-15</ref>. Egun berean, Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kaltetuek «erantzukizuna eta negoziazioa» eskatu zuten Mondragonen kongresu atarian<ref>Jon Fernandez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1819/004/001/2014-12-16/haserre_eta_etsipen_oihuak.htm «Haserre eta etsipen oihuak»], ''Berria'', 2014-12-16</ref>.
[[Fitxategi:Ucin.jpg|thumb|Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko Kontseilu Nagusiko lehendakaria.]]
 
== Jarduera arloak ==
[[Fitxategi:Sotil.jpg|thumb|Javier Sotil, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidentea]]
 
Korporazioko enpresen jarduera lau arlotan garatzen da: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza, eta azken hori da Mondragonen ezaugarri berezietakoa, enpresa taldea den heinean. Zifrei dagokienez, Korporazioak 2013an guztira 11.582 milioi euro lortu zituen salmenten bidez.