Joxemi Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
14. lerroa:
Hamar urte egin zituenerako ordea, berea aitak [[Karlos Santamaria]] eta [[Koldo Mitxelena]]ren laguntzaz Santo Tomas Lizeoa sortua zutenez, hara joan zen ikastera. 1960. urtea zen. Ikaskide izan zituen, besteak beste [[Rafa Egiguren]] eta [[Antton Santamaria]]. Irakasleen artean berriz [[Rikardo Arregi]] eta [[Ramon Saizarbitoria]] zeuden beste askoren artean. Azken horien eragina erabakigarria izan zen Zumalaberen euskaltzaletasunean.
 
=== Lehen urratsak prentsan eta kulturgintzan ===
 
[[1966]]an hasi zen Joxemi Zumalabe ''Zeruko Argia'' aldizkarian idazten, Antton Santamaria eta Rafa Egiguren ikaskideekin batera. [[Ramon Saizarbitoria]]k eta [[Rikardo Arregi]]k garai hartan ''Gazte naiz'' izeneko saila zuten aldizkarian eta ''Hemen gazteagoak'' izeneko saila sortu zuten Santo Tomas Lizeoko ikasleentzat. Geroago aldizkariko nazioarteko sailean idazten hasi ziren. Idatzi baino, itzulpen lana zela diote orduko lankideek. Rafa Egigurenek azaldu izan duenez, Alderdi Ederren Rikardo Arregirekin hitzordua egiten zuten. ''[[Nouvel Observateur]]'' aldizkariaren zenbakiak banatzen zizkien Arregik gazteei eta bakoitzak zein artikulu kopiatuko zuen erabakitzen zuten.
22. lerroa:
[[1972]]an soldadutza egin zuen eta handik bueltan Ordizian hasi zen lanean Gaztañaga galdarategian. [[1976]]. urtera arte aritu zen han lanean, Donostiako ''Egia Fotocomposición'' inprimategian lana eskaini zioten arte. Enpresa horrek ''Zeruko Argia''rentzat lanak egiten zituen eta Zumalabek aldizkarian lanean ari zirenak ezagutzen zituen: [[Pilar Iparragirre]], [[Elixabete Garmendia]], ''Rotu'' Astrain eta Joxemari Ostolaza, besteak beste. Azken horrek eskaini zion 1977an aldizkarian lanean hasteko. Aldizkariaren diseinuan eta muntaian hasi zen lanean eta beranduago hartu zituen marrazkien ardura eta azalarena.
 
=== Argia eta Euskaldunon Egunkaria ===
 
[[1979]]an ''Zeruko Argia'' krisian zegoen: aldizkariaren jabe ziren fraide kaputxinoek inprimategiarekin zor handiak zituzten eta astekaria bertan behera uztekotan ziren. 1980an beren gain hartu zuten aldizkaria langileek. ''Zeruko Argia'' izatetik ''Argia'' izatera pasa zen aldizkaria.
36. lerroa:
Egunkari berriko Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkari izendatu zuten Zumalabe. Ordurako ordea, sabeleko minbiziaren eragina pairatzen hasia zen. ''Egunkaria'' abian jarri eta bi hilabetera hil ala biziko lehen ebakuntza egin zioten, 1991ko otsailean. Onik atera zen arren, urte eta erdira berriro ebakuntza egin behar izan zioten, 1992ko azaroan. 1993ko [[urtarrilaren 12]]an hil zen 42 urte zituela.
 
== Bibliografia ==
 
* [http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=susa03 ''Ipurtargi beltza'', Josu Landa eta Joxemi Zumalabe. Susa 1983]
 
== Erreferentziak ==
 
* ''Ipurtargiaren itzal luzea''. Agirre, Lorea. Euskaldunon Egunkaria (2003) ISBN: 84-931142-6-x
* ''Joxemiren uzta. Euskal prentsa herri proiektua da''. Zalakain, Jexuxmari. Txalaparta (1993) ISBN: 84-8136-904-7.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Joxemi Zumalabe Fundazioa]]
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{eu}}[http://www.argia.com/mendea/pertso/93joxemi.htm Joxemi Zumalabe www.argia.com-eko ''Gure Mendea'' kanalean]