Hartzidura laktiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
40. lerroa:
[[Fitxategi:Joghurt.jpg|thumb|Hartzidura laktikoa egiten duten bakterioek sortzen dute jogurta]]
 
Garrantzi handikoa da hartzidura laktikoa esnekien industrian. Bertan, hartzidura hau burutzen duten hainbat bakterio ([[Lactobacillus]] eta [[Streptococcus]] generokoak, batik bat) erabiltzen dira esnekiak ([[mamia]], [[jogurt]]a, [[gazta]]...) ekoizteko. Janarien industrian bakterio hauetako batzuk ere usu erabiltzen dira barazki hartzituak ([[sauerkraut]], ozpinetako pepinoak, azeitunak...) lortzeko <ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: ''Introducción a la microbiología'', vol. II, ed. Reverté (1998): 569 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref>.
 
Esnekien ekoizpenean hartzidura laktikoa burutzen duten bakterioek esnearen [[laktosa]] erabiltzen dute. Lehen, laktosa hori [[glukosa]]n eta [[galaktosa]]n hidrolizatzen dute, eta gero glukosa azido laktiko bihurtzen dute goian azaldu den moduan.