Belen Gonzalez Peñalva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Belen González Peñalva [[Madril komandoa]]ren partaidea izan zen 80. hamarkadan. 1981ean Frantzian babestu zen baina 1983ko otsailan berriro ere Madrilera joan zen. Madrilen beste ETAkide historikoekin aritu zen: [[Juan Manuel Soares Gamboa]], [[Jose Luis Urrosolo]] Sistiaga, [[Iñaki de Juana]] Chaos, [[Ines del Rio]] eta [[Esteban Esteban Nieto]]. 1989an [[Aljer]]ren egin ziren Espainiako Gobernuarekin elkarrizketetan, bere bikotekidea zen [[Eugenio Etxebeste]] "Antxon" eta [[Ignacio Arakama]] "Macario"rekin batera erakundearen solaskidea izan zen. [[Felipe González]] zen Espainiako gobernu burua. Negoziazioak hautsi zirenean Belen González [[Dominikar Errepublika]]ra deportatua izan zen. Herrialde horretatik 1998ko urrian ihes egin zuen. 1999an, Suitzan, [[PP]]ren gobernuarekin izan ziren elkarrizketetan ere hartu zuen parte, orduan [[Mikel Antza]] eta [[Vicente Goikoetxea]] «Willy»rekin batera. Urte bereko urrian frantses poliziak [[Pau]]n atxilotu zuen. 2005eko azaroan Espainiara estraditatu zuten. Espainian epaitua izan zen, 700 urteko zigorra jasoz. Espetxe desberdinetan egon ondoren, minbizia detektatu zitzaion. 2009ko azaroan, bere egoera larria izanez, etxean jarraitu zuen bere zigorrarekin. 2017an hil zen, Donostiako [[Institutu Onkologikoa|Onkologikoan, 60 urte zituelarik.<ref>https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2017/11/16/fallece-donostia-historica-dirigente-eta/526419.html</ref>
 
== Erreferentziak ==