Esku Gorriaren Defendatzaileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Esku Gorriaren Defendatzaileak''', '''RHD''' (jatorrizko izena, ingelesez: ''Red Hand Defenders'') 1998an sortutako Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. RHDr...
 
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
Uste denez, [[Ulsterren Defentsarako Elkartea]] (UDA) eta [[Loialista Boluntarioen Indarra]] (LVF) talde armatuetako kideek osatzen dute RHD<ref>[http://news.bbc.co.uk/hi/english/static/northern_ireland/understanding/parties_paramilitaries/red_hand.stm "Red Hand Defenders" BBCn] </ref>. Talde horiek emandako su-etenarekin ados ez zeuden kideek osatu zuten RHD, askok UDA nahiz LVFko kideak izateari utzi gabe ekintza armatuak egiten segitu ahal izateko.
 
[[2002]]ko [[urtarril]]ean, RHDk postako langile katolikoak eta [[Belfast]]eko eskola katolikoetako langileak bere ekintza armatuaren jomugak zirela jakinarazi zuen. Urte hartako [[ otsail]]ean, UDAk eta LVFk Esku Gorriaren Defendatzaileekin loturarik ez zutela adierazi zuten. [[2003]]an beste talde loialistekin enfrentamendu armatuak izan zituen eta UDAko kide bat hil zuten.
 
Ulsterko Unibertsitateko CAIN kontaketaren<ref>[http://cain.ulst.ac.uk/sutton/crosstabs.html CAIN proiektua] </ref> arabera, RHD taldeak zortzi lagun hil ditu 2001etik aurrera: sei zibil, [[Ulsterren Defentsarako Elkarte]]ko kide bat eta Ulsterko Errege Polizia Indarretako (RUC) kide bat. Horrez gain, lehergailu bidezko hainbat ekintza egin ditu.