Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
13. lerroa:
Izena [[japoniera]]tik dator, eta bi hitz batuz sortua da: «portu» (''tsu'', 津) gehi «uhin» edo «olatu» ({{lang|ja|''nami'', 波}} edo {{lang|ja|浪}}). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; japonierazko ahoskerari dagokionez, hasierako soinua euskarazko ''tz''-tik hurbilago dago. [[Japonia]]ko arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek [[uhin garaiera]] (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta [[uhin luzera]] handia (maiz ehunka kilometro luze); horregatik, nabarigaitzak dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samurtzat ageri baitira.
 
== SorreraEzaugarriak ==
 
Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko [[lurrikara]]k, [[luizi]]ak, [[sumendi]] erupzioak zein [[meteorito]] handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.
20. lerroa:
 
Itsaspeko luiziek uste baino ur kopuru handiagoa desplaza dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala, energia kontzentrazio erraldoia izatera irits daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, hala nola Lituya Badiako ([[Alaska]]) [[megatsunami]]a, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.
 
===Fisika===
 
Ez dago muga argirik tsunami bat sortzeko lurrikara baten beharrezko magnitudearekiko. Tsunami bat gertatzeko elementu erabakigarriak, sismo sortzailearen magnitudea, hipozentroaren sakonera eta tartean dauden plaka tektonikoen morfologia dira. Honen ondorioz, planetako toki batzuetan sismo handiak behar dira tsunami bat sortzeko, beste batzuetan, berriz, nahikoa dira tamaina txikiagoko sismoak. Beste termino batzuetan, geologia lokala, magnitudea eta sakonera fokala jatorri tektonikoa duen tsunami bat gertatu den edo ez definitzen duten elementuen zati dira.
 
== Izandako tsunamiak ==