Koloniako katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
 
7. lerroa:
Nolanahi ere, katedrala ez zen Erdi Aroan amaitu, baina ez teknikaren edo artearen arloan soluziorik ez zutelako, baizik eta dirurik ez zegoelako. Hori zela-eta, eraikuntza lanak [[1510]]ean eten ziren. [[1560]]an katedralaren kabildoak behin-betiko utzi zion diru laguntzak biltzeari. Ordutik aurrera, eta mendeetan zehar, amaitutako zatia erlijio eginkizunetarako erabili zen. [[XIX. mendea]]n, [[Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa]]k gogoz bultzatu zituen katedralaren eraikuntza lanak. [[1842]]ko irailaren 4an ezarri zen eraberritze lanen lehen harria, eta [[1880]]ko urriaren 15ean inauguratu zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko bonbardaketetan kalte handiak jasan zituen, [[ganga|gangetan]] eta ipar-mendebaldeko dorrean batez ere, baina Erdi Aroko artelanak gorde ahal izan ziren. Gerra ostean berreraikitzeari ekin zitzaion, eta lan nagusiak [[1956]]an amaitu ziren<ref>[https://web.archive.org/web/20171107132204/https://www.koelner-dom.de/geschichte/a-brief-history-of-cologne-cathedral/?L=1 A brief history of Cologne Cathedral], koelner-dom.de</ref>. Beti ere, eraikina etengabeko eraberritze lanetan murgildurik dago, [[airearen kutsadura]]k eta usoek kalte egiten baitiote harriari. Eraikuntzan hiru harri mota erabili ziren, eta horietako bat da gehien hondatzen dena. Beste harri mota bat, berriz, belztu egiten da.
 
== Iruditegia ==