Uholde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
2. lerroa:
[[File:2011 azaroa hernani uholdeak 001.jpg|thumb|320px|Uholdea [[Hernani]]n (Gipuzkoa, 2011ko azaroa)]]
[[Fitxategi:Fort Wayne flood 1982.jpg|thumb|320px|Uholdea Fort Waynen, [[1982]].]]
'''Uholdea''' lur eremuak [[ur]]ez estaltzea da<ref name=Euskaltzaindia>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=uholde&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Uholde] Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-05)</ref>, ohiko lekuetatik gainezka egiten duenean, adibidez [[euri]] jasen ondorioz [[ibai]]ek gainezka egitean edo [[tsunami]]engatik itsas-maila igotzean. Beste hainbat arrazoi ere izan dezake, hala nola elur [[urtzaldi|urtze]]a, [[urtegi]] baten haustura, [[maila freatiko]]aren igoera edo [[urakan]]ak eragindako itsas-mailaren igoera. Ez da nahastu behar [[uraldi|ur-goraldi edo uraldiarekin]], zeinenan ur kopurua erruz handitzen bada ere, ez du [[ibilgu]]tik gainezka egiten.
 
Ibai-uholdeak aldizkako prozesu naturalak dira eta ibai-ordokien sortzaile nagusiak, non ibaiertzeko lur emankorrek [[nekazaritza]] garatzean ahalbidetu duen. Horien adibide garbiak dira [[Nilo]] ibaiaren harana eta [[Mesopotamia]].
 
Uholdea da munduko [[arrisku natural]] nagusienetako bat eta kalte gehien sortzen duen [[hondamen natural]]a. 1996-2005 aldian, munduko hondamendi naturalen %80 meteorologikoak edo hidrologikoak izan ziren. 1973 eta 1997 artean, uholdeek urtean batez beste 66 milioi pertsonei eragin zieten eta egoerak okerrera egin du kostaldeko herri askotan<ref>{{en}} Hanson, S. et al. ''A global ranking of port cities with high exposure to climate extremes''. Climatic Change 104, 89–111 (2011).</ref><ref>{{en}} De Sherbinin, A., Schiller, A. & Pulsipher, A. The vulnerability of global cities to climate hazards. Environ. Urban. 19, 39–64 (2007).</ref>: 136 metropoli nagusietan egindako ikerketa batean [[itsas mailaren goratze]]ak eragin lezaken kostua kalkulatzeko, uholdeek 1.000 milioi inguru kostua eragingo lukete urtero 2010etik 2050era, hiri horientzat bakarrik<ref>{{en}} [http://www.nature.com/nclimate/journal/v3/n9/full/nclimate1979.html « ''Future flood losses in major coastal cities'' »] ; ''[[Nature]]'' aldizkaria, 2013-8-18.</ref>. Euskal Herrian, [[klima-aldaketa]]ren ondorioz [[euri-jasa]]k %10 ugarituko direla aurreikusten da, uholdeak sarriagotuz<ref name=Argia>{{erreferentzia|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2374/uholdeak |izenburua=UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretara |aldizkaria=Argia|egilea=Mikel Garcia Idiakez|data=2013ko ekainaren 23a}}</ref>.
 
==Hitza==