Untzue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
107. lerroa:
[[Nafarroa]]ko gobernuak onartutako [[Euskararen Foru Legea]]ren arabera Untzue eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra [[gaztelania]] zen. [[2001]]eko erroldaren arabera, herritarren %5,19k zekien [[euskara]]z hitz egiten.
 
[[2008]]an [[Ezker Batua (Espainia)|Nafarroako Ezker Batuak]] eta [[Nafarroa Bai]]k [[Euskararen Foru Legea]] aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten [[Nafarroa]]ko legebiltzarrean. [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSN]] alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena<ref>[https://web.archive.org/web/20140714214048/http://www.euskarakultur.org/eke/accion/noticia.NoticiaViewPDF?noticia_id=16106&idIdioma=1 Euskarakultur.com webguneko albistea.]</ref>.
 
[[2017]]ko [[ekainaren 22]]an [[Nafarroako Parlamentua]]k eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.