Txikipedia:Herentzia genetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Banner|PLoSBiol3.5.Fig7ChromosomesAluFish.jpg}} 400px|thumb|<center>Bikiak berdin-berdinak izaten dira, herentzia genetiko berbera dutelako. '...»
 
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
10. lerroa:
Herentzia biologiko edo genetikoak azaltzen du zergatik familia bereko kideek izaten duten elkarren antz handia. Dena dela, senide biologikoek genetika edo gene-multzo oso desberdina izan dezakete, eta, hortaz, ezaugarri desberdinak eduki ditzakete, guraso berberak izan arren. Obulu bat ernalduta geratzen denean (aitaren {{Txp|Espermatozoide|espermatozoidea}} amaren {{Txp|Obulu|obuluan}} sartu eta bi zelula horiek batzen direnean), bakoitzak daraman {{Txp|ADN|ADNaren}} konbinaketa modu askotara gerta daiteke, eta, beraz, ez da bi aldiz berdina izango; horregatik, senide biologikoek elkarren antza izango dute ezaugarri askotan, baina ez dira berdinak izango.
 
Batzuetan, ordea, senide bikiak sortzen dira, gene berberekin eta, beraz, elkarren antz handi-handikoak. Bikiek ezaugarri hereditario berberak dituzte, gene berak dituztelako. Biki berdin-berdinak espermatozoide bati batu zaion obulu batetik sortzen dira. Obulu hori erdibitu egiten da, eta erdi bakoitza haur bat bihurtzen da.
{{Txikipedia interwiki}}
 
[[Kategoria:Txikipedia]]