Txikipedia:Alexandro Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
10. lerroa:
Bere heriotza baino lehenagoxeraino, gerran aritu zen, ia etenaldirik gabe. Lehenik, Grezia osoa hartu zuen. Gero, Dario errege {{txp|Persia|persiarrari}} eraso zion. Persia garai hartan mundu osoko inperiorik handiena zen. Persiaz gain, {{txp|Turkia}} eta Egiptoko lurralde handiak konkistatu zituen. Alexandroren konkista kanpaina famatuari esker, oso lur-eremu handia zeharkatu zuen, gaur egun 13 herrialde hartzen dituena. Hala ere, horren ondoren, atzera egin behar izan zuen, bere soldaduak nekaturik zeudelako eta etxera itzuli nahi zutelako.
 
Persiara bueltatu zen, eta 32 urte zituenean hil zen, {{txp|Babilonia|Babilonian}}. Ez dakigu zergatik hil zen Alexandro, ezta haren hilobia non dagoen ere. Dena den, bera hil ondoren, haren armadako buruzagiak elkarren arteko borrokan hasi ziren, Alexandroren ondorengoa nor izango zen erabakitzeko. Gerra horien ondorioz, Alexandrok konkistatutako lurraldea hainbat erreinutan banatu zuten. Erreinu batzuek denbora luzea iraun zuten: adibidez, Ptolomeo izeneko general batek Egipto erreinatu zuen, eta haren familiak {{txp|Julio Zesar|Julio Zesarren}} garaira arte erreinatu zuen, hirurehun urtez.
{{Txikipedia interwiki}}
 
 
[[Kategoria:Antzinako Grezia]]