Belaki-granada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Sponge grenade» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

20:18, 18 otsaila 2021ko berrikusketa

Belaki-granada istiluak kontrolatzeko indarrek erabilitako munizio mota da. Hilgarria ez izateko intentzioz, 40 mm-tako granada jaurtigailuak botatzeko diseinatua dago, objektiboarengan nahasmena eragiteko edo aldi baterako ezgaitzeko.

Izendapena

Askotan foam bullet (apar-bala) izendatzen bada ere, sponge grenade izena (belaki-granada) teknikoki zuzenagoa litzateke.


Erabilpena

Kolpe bortitza emateko diseinatua dagoen heinean, norbanako jakin bati zuzenduta erabilli ohi da.

Belaki-granada jaurtigaia

Jaurtigaiak 28 gramo inguru pisatzen ditu. Bala formakoa da, eta gorputza dentsitate handiko plastikoz egina du, apar-gomazko estalki batekin, .

Israeldar poliziak belaki-granadekin Huran, manifestari beduinoen aurka erabiltzeko prest, 2013ko azaroan.

Lesio edo heriotza potentziala

Gaizki erabiltzen bada (10 metro baino hurbilago dauden distantzietan, adibidez), belaki-granadek pertsona bat hiltzeko arriskua dute. Arma behar bezala erabilita, berriz, ez lukete behin betiko kalterik sortu beharko; baina batzuetan lesio larriak eragin ditzake, hala nola hezur frakturak, buruko zauriak edo begietako behin betiko kalteak. [1] [2]

 
Belaki-granada batek manifestari bat jotzen duen unea. Ni'lin, 2015eko azaroan.

Erabilpena herrialdeen arabera

Israel

Israelek hainbat aldiz erabili ditu belaki-granadak manifestari palestinarren aurka. [1]

Hong Kong

Hong Kongeko Polizia Indarrek belaki-granadak istiluak kontrolatzeko askotan erabili zituan 2019ko uztailean estradizioen aurkako protestetan . [3]

Ameriketako Estatu Batuak

Polizia sail batzuek belaki-granadak erabili zituzten 2020ko udan George Floyd-en heriotzarekiko protestetan. [4] Zenbait kasutan manifestariek buruan edo aurpegian kolpeak hartu zituzten, zauri larrien ondorioekin. [5] [6]

Ikusi ere

  • Baba-poltsa kartutxoa.
  1. a b . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "haaretz" defined multiple times with different content
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .