Bedita Larrakoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
12. lerroa:
''[[Euskal-Esnalea]]'' eta ''Euzkadi'' aldizkarietan hasi zen idazten. 1934an Kirikiño saria jaso zuen ''Agirrezabala'tar Tomas talogintzan txapeldun'' lanagatik. Testu liburuen sorkuntzan jardun zen. Baina Larrakoetxearen lan nagusia [[William Shakespeare|Shakespeareren]] obra guztiaren itzulpena izan zen, ingelesetik zuzenean, bizkaiera aski garbizalean. Guztira, haren 38 lan euskaratu zituen, prosaz emanda. ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]]'' aldizkarian argitaratzen hasi zen ''Macbet ''(1957, ''Macbeth'') lehenbizi, ''Lear Errege ''(1958, ''King Lear'') gero, eta ''Ekatxa'' (1959, ''The Tempest'') hurrena. Ondoren, sei liburukitan bilduta ''W. Shakespearen Antzerki guzi-guztiak euskaraz'' eman zituen argitara (1974-1977).
 
Garai hartako euskara landuaz gain, Arratiako hizkeraren baliabide asko erabili zituen eta ahozkotik oso hurbil dauden zenbait pasarte sortu zituen; tarteka, hitzak ere asmatu zituen, maileguetara ez jotzearren.<ref>Ikus. Karlos del Olmo itzultzailearen ekarpena: https://web.archive.org/web/20150402140408/http://31eskutik.com/2015/02/16/bedita-larrakoetxea-eta-shakespeare/, 2015eko martxoaren 30ean eginiko kontsulta</ref>
 
[[Oñati]]ko agustindarren egoitzan bizi izan zen, eta hantxe hil zen, [[1990]]ko [[uztailaren 16]]an.