Aitzol Aramaio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Aitzol Aramaio Bengoetxea'''<ref name=aee>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/24591 «Aitzol Aramaio Bengoetxea»], Auñamendi Eusko Entziklpedia.</ref> ([[Ondarroa]], [[1971]] - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[2011]]ko [[apirilaren 24]]a) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUn]]. ''Terminal'' film laburrarekin estreinatu zen [[2002]]an.
 
Egin zuen film luze bakarra (''[[Txokolate apur bat|Un poco de chocolate]]'', [[2008]]. urtekoa) [[Unai Elorriaga]]ren ''[[SPrako tranbia]]'' eleberrian oinarritu zen.<ref>[http://www.filmotecavasca.com/index.php/eu/pertsonaiak/link/?id=00704 Euskadiko Filmategia]</ref> Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen [[Kepa Junkera]], [[Berri Txarrak]], [[Pi L.T.]] edota [[Mikel Urdangarin]]ekin.
 
40 urterekin hil zen, [[Miokardio infartu akutu|bihotzekoak jota]].<ref>[http://berria.info/albisteak/49986/aitzol_aramaio_zinema_zuzendaria_hil_da.htm "Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da" (Berria, 2011-04-25).]</ref> Hurrengo urtean, [[2012]]an '''Marabilli''' Sormen Festibala abiatu zuten herrian haren omenez, arte desberdinetan aritutako artistak sostengatuz. Bi urtetik behin antolatu dute ordutik. Izena, haren esaldi ezagun batetik hartu dute: "Bixitxi marabilli re", [[Piztiak]] taldeak abesti bihurtu zutena.
 
==Formakuntza==
[[Andoain]]go Zinema eta Bideo Eskolan ikasketak egin ostean, [[1992]]tik aurrera [[Urnieta]]ko Zinema Eskolan formakuntza egin zuen. Bertan, [[Juanma Bajo Ulloa]]k eta [[José Luis Guerin]]ek klaseak ematen zituzten zuzendaritza lanak irakasteko. Halaber, gidoigintza ikastaroa egin zuen bertan Michel Gaztanbide eta José Antonio Vitoriarekin. [[ETB]]rako proiektu batzuetan parte hartu eta gero, [[1999]]an joan zen [[Los Angeles]]era "Jullia" pelikulan zuzendari laguntzaile moduan lan egitera. [[2000]]tik hainbat spot zuzendu zituen Iberdrola, Telefónica, BBK edo Deia-rako.
 
== Lanak ==
11 ⟶ 14 lerroa:
* ''Terminal'' ([[2002]]), film laburra. Latin American Film Festival ([[Londres]], [[Erresuma Batua]]), Morbegno Film Festival ([[Morbegno]], [[Italia]]) eta Georgetown Film Festival ([[Georgetown (Washington, D.C.)|Georgetown]], [[Ameriketako Estatu Batuak]]) zinemaldietako atal ofizialetarako hautatu zuten, besteak beste. Hainbat sari jaso zituen, hauek dira aipagarrienak: Veneziako Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiko (Off zirkuitua) ikusleen saria; Lizarrako Film Laburren III. Erakusketako ikusleen saria; Beasaingo Zinemaldiko ikusleen saria; Cortada film laburren zinemaldiko ([[Gasteiz]]) epaimahaiaren saria.<ref name=aee/>
* ''[[Txokolate apur bat|Un poco de chocolate]]'' ([[2008]]), film luzea: [[Héctor Alterio]], [[Daniel Brühl]] eta [[Bárbara Goenaga]] aktoreekin.
 
===Beste batzuk===
Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen [[Kepa Junkera]], [[Berri Txarrak]], [[Pi L.T.]] edota [[Mikel Urdangarin]]ekin.
 
== Erreferentziak ==