Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
83.61.18.100 (eztabaida) wikilariaren 8350744 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
8. lerroa:
 
Denok dakigunez, aharrausi egiteko [[baraila]] eta mihia beherantz eraman behar ditugu, eta faringea irekiko dugu, horretarako aurpegiko muskulu ugari erabiliko ditugu. Normalean, begiak erdi ixten ditugu eta burua atzera botatzen dugu. Ezin dugu hasperekin nahasi behar, hauek oxigeno gehiago hartzeko balio dutelako eta egindako mugimenduak leunagoak direlako. Esaterako, barailarekin egindako mugimendua ez da hain nabarmena.
 
=== Zergatik egiten dugu harrausi? ===
Hainbat teoriak aldarrikatu dutenez, hauek banan-banan adieraziko ditugu. Iragaite biologikoa deitutako teoriaren arabera, aharrausiak aktibitate batetik beste batera pasatzerakoan gertatzen dira. Adibide dezente daude hau azalduko dutenak, hala nola, hegazkin batean belarria presio atmosferikoari egokitu dadin aharrausi egiten dugu; gidatzen dugunean askotan ahoa zabaltzen dugu arreta berreskuratzeko; kirolariek lasterketa hasi baino lehen; politikariek hitzaldien aurretik; ohetik altxatzean; logura dugunean etab. Gainera, eboluzioan oinarritzen omen da. Izan ere, keinua unibertsala da eta esanahi berekoa mundu osoan, hau da, erreflexua bateratu dugu. Ondorioz, gure alerta-egoera ezagutzera ematen dugu eta aldi berean komunikazioa suspertzen dugu.
 
Bigarren teoriaren arabera, aharrausiek burmuina hozteko balio dute. Albany unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, burmuinak hartzen ditugun kaloria guztien herena kontsumitzen du eta aire hezearen bidez hozten da. Unibertsitate horretan egindako esperimentuetan ikasleek jendea aharrausika zebilen bideokaseteak ikusi behar zituzten. Bitartean ikasleriaren erdiak ahotik arnastuko zuen eta beste erdiak sudurretik. Horrela frogatu dute ahotik arnastean aharrausika hasteko probabilitate gehiago daudela sudurretik arnastean baino. Beste saiakuntza batean, lehen aipatutako bideokaseteak ikusi behar zituzten, baina oraingo honetan ikasleen erdiak izotz-poltsa zuten bekokian; beste erdiak, aldiz, ur beroko poltsa. Lehengo erdiak ez zuen aharrausi egin, bigarrenak bai ostera.
 
Aharrausiak azaltzeko gehien hedatu den teoria [[hipoxia]]rena da. Arnas egiten dugu oxigenoa lortzeko, honen bidez erretzen eta asimilatzen baititugu mantenugaiak. Bestetik, mantenugaiak energia lortzeko erabiltzen ditugu eta karbono dioxido (CO2) produktua ekoizten dugu erreakzioetan. CO2 zeluletatik odolera joan eta gas bat denez arnasketaren bidez gorputzetik kanporatuko dugu. Mekanismo hau automatikoki burutzen da organismoan. Nekatuta, aspertuta gaudenean edo logura dugunean arnasa motelago hartzen dugu eta ondorioz, albeoloak kolapsatzen dira. Odolean hiperkapnia agertzen da (CO2 kontzentrazio altuak) eta zeluletara heltzen den oxigenoa eskasa izango da. Arazoari konponbidea emateko aharrausi egiten dugu oxigeno kontzentrazioa igo dadin. Lo egitean oxigeno kontsumoa jaitsi arren, karbono dioxidoaren ekoizpena ere murrizten da, beraz, ez dago aho zabalka egon beharrik. Hipotesi honen aurka doazenak ere badaude, batzuek oxigeno eta karbono dioxido kontzentrazioek ez dutela aharrausian eragiten defendatzen dute; besteen ustez teoria hau ez luke azalduko umekiek zergatik aharrausi egiten dute birikak erabiltzen ez badituzte.
 
Hala ere, ahoa zabaltzea zenbait gaixotasunaren adierazle izan daiteke. Ikerketa epidemiologiko baten arabera, [[Parkinsonen gaixotasun]]ean erreflexu honek ez dauka kontrol hertsirik eta ondorio gisa, agerpenaren maiztasuna eta ezaugarriak aldatuta egon daitezke. Egia esan, Parkinson gaixotasunaren kausa dopaminaren urritasuna da eta onartuta dagoenez dopamina eta azetilkolina, besteak beste, aharrausiaren aktibazioan parte hartzen dute. Gainera, Parkinsonaren aurkako tratamendu batzuekin aharrausiak desagertzen dira. Beraz, Corlieu doktoreak dioen bezala, tratamendu baten eraginkortasuna froga dezake. Bestetik, gehiegizko aharrausiak erreakzio basobagal batek eragin ditzake, hau da, nerbio bagoak odol-hodien gain izan duen eraginaren ondorioz. Kasu honetan bihotz-arazo baten aurrean egon gaitezke. Aharrausi egitea geldiezina baldin bada tumore bat izan daiteke kausa, honek eragindako hipertentsio kraneala, hain zuzen ere.
 
=== Kutsakorrak al dira? ===