Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Gerra Soziala'''<ref>{{erreferentzia |egilea=Tazito |url=https://eu.wikisource.org/wiki/Analak_eta_Historiak_I/Seigarren_liburua | izenburua=Analak eta Historiak I - Seigarren liburua | argitaletxea= Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org | sartze-data=2021-1-12}}</ref> edo '''Aliatuen Gerra'''<ref>{{erreferentzia |izena=Denis |abizena= Álvarez Pérez-Sostoa |url=https://www.uztaro.eus/artikulua/37/esklabo-iraultzak-erromatar-errepublikaren-krisialdian-gizarte-gatazken-eredu-bat/566 | izenburua=Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat | argitaletxea= ''Uztaro'', 36 (2001), 25-39. or. | sartze-data=2021-1-12}}</ref> ({{lang-la|Bellum Sociale}}) gatazka armatu bat izan zen, [[K.a. 91]] eta [[K.a. 88]] bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena [[Erromatar Errepublika]] eta haren [[Italia (erromatar probintzia)|italiar]] aliatuak, erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.
 
== Gerraren aurrekariakAurrekariak ==
[[Lehen Gerra Punikoa]] ([[K.a. 264]]-[[K.a. 241|241]]) amaitu zenetik, [[Antzinako Erroma|Erromaren]] aginpidearen mende zegoen [[Italiar penintsula|Italia]]. Bertako herri eta hiri anitz Erromaren aliatuak ({{lang-la|socii}}) ziren, baina ez zuten eskubiderik erromatar hiritartasuna ({{lang-la|ius civitates}}) edukitzeko. Mendekotasun horrek ondorioak zituen, besteak beste, epaiketetan, zergen ordainketan edota lur publikoen ({{lang-la|ager publicus}}) erabileran. Bestalde, herri aliatuetako tropa laguntzaileak funtsezkoak ziren erromatar armadarentzat,<ref name="ae">{{erreferentzia |izena=Itziar |abizena= García Soto |url=http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Antzinako%20Erroma.pdf | izenburua= Antzinako Erroma | argitaletxea= Latina/Kultura Klasikoa, DBHKo 3.eta 4.maila, klasikoa.eimakatalogoa.eus| sartze-data=2021-1-13}}</ref> baina Erromak jasotzen zituen kanpaina militarren onurarik handienak.<ref name="martinez">{{erreferentzia |izena=Aritz |abizena= Martinez Errondosoro |url=https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/21234/TFG_MartinezErrodonsoro.pdf?sequence=2 | izenburua=Cuestión itálica y la Guerra de los aliados | argitaletxea= Historiako Gradu Amaierako Lana, 2014-2015; zuzendaria: Antonio Dupla Ansuategui, addi.ehu.es | sartze-data=2021-1-13}}</ref>
 
[[K.a. 95]]ean, Licinia Mucia legea onartu zen, erromatar hiritartasuna lortzeko ustez iruzur egin zutenen aurkakoa. Horren ondorioz, italiar ugariri hiritartasuna kendu zitzaien, eta haien nahigabea areagotu zen. [[K.a. 92]]an [[Marko Livio Druso]] aukeratu zuten [[plebearen tribuno]]. Hark erreforma sorta bat prestatu zuen egoera politikoa baretzeko, adibidez nekazaritzaren erreforma sakona, aristokraziak errefusatu zuena. Horrezaz gain, italiar aliatu guztiei erromatar hiritartasuna eskaintzea proposatu zuen, baina Senatua eta plebea aurka atera ziren.<ref name="martinez"/> K.a. 91ko urrian Druso bere etxean erahil zutenean, italiar aliatuak matxinatu ziren.
 
== GuduakGerraren bilakaera ==
Kinto Popedio Silo [[marsiar]]ra eta Kaio Papio Mutilo [[samnita]] buru zirela, [[hirpinoak]], [[lukania]]rrak, marsiarrak, samnitak eta [[pizenoar]]rak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, [[erromatar legio]]en antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. [[Corfinium]]en ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin.<ref name="martinez"/>
 
Gerraren hasieran, [[K.a. 90]]ean, matxinada hedatzen saiatu ziren aliatuak, [[Lazio (eskualde historikoa)|Lazio]] bakarturik uzteko. Erroma, berriz, armada berreraki beharrean gertatu zen eta, herri aliatuetako tropa laguntzaileez gabeturik, Sizilia, [[Galia]], [[Hispania]] eta Afrikako soldaduak bildu zituen, erromatar hiritarrez osatutako 14 legiorekin batera.<ref name="martinez"/>
 
Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitu zituenean amaitu zen gerra.