Zeta (gaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Khotan-fabrica-seda-d17.jpg|thumb|300px|Zeta egiten [[Khotan]]en, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]].]]
'''Zeta''' [[ehun-zuntz|zuntz]] naturala da, gehienbat [[fibroina]] proteinaz osatua. Hari jarraia da, oso mehea eta distiratsua. Hainbat [[artropodo]]k jariatzen dute euren hesteetatik eta airearekin kontaktuan solidotzen da. ''[[Bombyx mori]]'' [[sits]]aren larbek ekoitzitakoa erabiltzen da ehungintzan.
 
== Ezaugarriak ==
'''Zeta''' [[fibroina]] izeneko proteinak sorturiko substantzia likatsua da. Hainbat [[artropodo]]k jariatzen dute euren hesteetatik eta airearekin kontaktuan solidotzen da.
Zetak luzatzeko ahalmena du (hasierako luzeratik %&nbsp;20 gehiago luza daiteke); bustitzen denean berriro uzkurtu egiten da (%&nbsp;15-25). Dentsitate txikiagoa du [[kotoi]]ak, [[artile]]ak eta [[rayon]]ak baino, ongi xurgatzen du (bere pisuaren herena duen isurkaria xurga dezake, hezetu gabe) eta oso ongi hartzen ditu tindagaiak. Artileak baino hobeto jasaten du beroa, eta 170&nbsp;°C-tan desegiten da. Sukoia izan arren, berez itzaltzen da. Luzatzeko ahalmena gal dezake gaizki gordeta edukitzen denean; eguzki argiak luze jotzen badu honda daiteke, baina nekez hartzen du lizunak. Zetazko ehunak eskuz eta ur hotzez garbitu behar dira, [[lixiba]]k kalte egiten die, eta erraz zimurtzen dira.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia |izena=Ana |abizena=Galarraga Aiestaran |url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/arropa-lehen-babesa/ | izenburua=Arropa, lehen babesa | argitaletxea= ''Elhuyar'', 217. zenbakia, 2006ko otsailak 1, CC BY-SA 3.0, aldizkaria.elhuyar.eus| sartze-data=2021-1-11}}</ref>
 
== Ekoizpena ==
Zeta horrekin [[oihal]] ezberdinak iruten dira, oso kalitate handikoak. Modu industrialean sortzeko zeta sortzen duten animaliak erabiltzen dira, batez ere [[zeta-har|zetarra]], eta [[masustondo zuri]]aren hostoak ematen zaizkie.
[[Zeta-har]]ra, [[krisalida]] bihurtzeko prest dagoenean, [[kusku (pupa)|kuskua]] egiten hasten da. Horretarako, burua 'zortzi' zenbakiaren itxuran mugitzen du, eta beheko [[barail]]atik hurbil dituen bi [[guruin]]ek likido bat jariatzen dute. Airearekin kontaktuan, likido hori solidotu eta zeta-hari bihurtzen da. Aldi berean, harrak bi harizpiak batzen dituen goma bat jariatzen du. Hiru egunean, duen likido guztia zeta bihurtzen du. Kusku batean, 1.300 metro zeta-hari biltzen da, eta 5.500 zeta-har behar dira kilo bat zeta ekoizteko.<ref name="elhuyar"/>
 
Zeta haria gizakiarentzat erabilgarri bihurtzeko kuskuak labe berezietan uzten dira lehortzen 16-18 ordutan, eta gero beratu egiten dira haria errazago askatzeko. Gero haria matazetan biltzen da. Hari horri zeta gordina esaten zaio, eta hortik aurrera landu egiten da. .
== Ikus, gainera ==
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2021/1/11}}
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Zetaren Bidea]]
 
== Kanpo estekak ==
* Galarraga Aiestaran, Ana [https://zientzia.eus/artikuluak/zeta-leuntasuna-eta-luxua/ ''Zeta: leuntasuna eta luxua''], zientzia.eus
{{autoritate kontrola}}