ARPANET: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
Konputagailu ezberdinetan dauden erabiltzaileak elkar komunikatzeko gai den sarearen kontzeptua, ''Bolt, Beranek and Newman-eko (BBN)'' J.C.R. Licklider-ek formulatu zuen lehen aldiz 1962ko abuztuan, “Sare Galaktikoa” eztabaida gai zuen memorandum batean.
 
Urte hartako urrian, Estatu Batuetako Defentsa Saileko [[ARADARPA|ARPAk]] (Proiektu Aurreratuen Ikerkuntzarako Agentzia) deitu zion Licklider-i. Foro honetan, Ivan Sutherland eta Bob Taylor kontzeptuaren garrantziaz konbentzitu zituen agentzia utzi eta lanarekin hasi aurretik.
Bitartean, 1959az geroztik, arma nuklearrekin gauzatutako eraso bat jasateko gai izango zen komunikazio sare seguru batean lanean ari zen Paul Baran RAND Corporation-en, helburu militarrekin.
 
20. lerroa:
* Mezu osoen zatiketa, bide ezberdinak jarraituko zituzten zatietan. Sareak bere akats propioen aurrean erantzuteko gaitasuna izango luke.
 
Eskema honen behin betiko laburpena 1962an aurkeztu zen eta 1964an argitaratu. Ordurako, Leonard Kleinrock, mezuak [[Gorde eta birbidali|gorde eta birbidaltzearen]] kontzeptuan ari zen lanean [[Massachusetts Institute of Technology|MIT]]-en (Massachusettseko Teknologia institutua) burutzen ari zen doktoretza tesirako. 1964an liburu bezala argitaratu zen komunikazio sareei aplikaturiko Ilaren teoriaren analisi garrantzitsu bat barneratzen zuen, baina bere lanean ez zen oraindik paketeetan zatitzeari buruzko ideiarik.
 
Fisikako Laborategi Nazionaleko Donal Davies izan zen 1965ean kontzeptu hauek guztiak lotzen hasi zena Erresuma Batuan [[TDM|Denbora Banatuz Multiplexatzeari]] buruzko biltzar batean egon eta gero. Modu independentean garatu zuen bere ikerketa, eta ez zuen Baran-en lanaren berririk izan 1966rarte. Kasualki, Davies izan zen “pakete” terminoa erabiltzen lehena.