Txikipedia:Antibiotiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa:
Zientzialari modernoak XIX. mendearen hasieran hasi ziren ulertzen zergatik zen hain ona lizuna infekzioak sendatzeko. Paul Ehrlich izeneko zientzialari batek aurkikuntza handi bat egin zuen: {{txp|bakterio}}-plaka batean zenbait koloratzaile jarri zituenean, batzuk bakarrik tindatu zirela ikusi zuen; horrek esan nahi zuen tindatu ziren bakterioek koloratzailea xurgatu zutela. Orduan, pentsatu zuen produktu kimiko bat asmatuz gero koloratzailearen antzera bakterioetan sartzen zena eta haiek hiltzeko indarra zuena, oso baliagarria izan zitekeela gaixotasunak tratatzeko. Orduan, beste gaixotasun batzuk tratatzeko erabili zen droga bat erabili zuen horretarako, baina aldaketa batzuekin.
 
Bere {{Txp|laborategi|laborategian}}, drogaren {{Txp|molekula}} forma ezberdinetan aldatu zuen, eta, ondoren, molekula berriak bakterioak nola hiltzen zituen probatu zuen untxi batzuekin. Lan handiaren ondoren, eta 605 konbinazio kimiko ezberdin probatuz, ikusi zuen molekula batek {{Txp|sifili}} izeneko gaixotasuna eragiten duten {{Txp|germenpatogeno|germenak}} hiltzen zituela. Molekula horrekin egindako botika antibiotikoa da, bakterioak hiltzen dituelako edo haztea eragozten dielako.
 
Gerta zitekeen, orduan, antzinako {{Txp|zibilizazio|zibilizazioek}} erabilitako ogiaren lizunak ere antibiotikoak izatea?