COVID-19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
215. lerroa:
Une honetan (2020ko urrian) oraindik ez dago [[SARS-CoV-2]] birusaren aurkako [[txerto]] eraginkorrik, baina mundu osoko laborategi farmazeutikoak buru-belarri dabiltza hori lortu nahian, erlojuaren aurkako lasterketa zorabiagarri batean.
 
2020ko abuztuan txertoa izateko seizazpi hautagai fase aurreratu batean zeuden, saio klinikoen 3. fasean, hain zuzen ere <ref> [https://elpais.com/sociedad/2020-08-08/una-voluntaria-de-los-ensayos-de-la-vacuna-si-algo-sale-mal-que-se-le-va-a-hacer.html Una voluntaria de los ensayos de la vacuna: “Si algo sale mal, qué se le va a hacer”] EL PAIS, 2020ko abuztuaren 9an </ref>. [[Moderna]] farmazeutikoaren [[txerto]]a da horietako bat, eta birusaren [[ARN]]-aren zati bat erabiltzen du. ARN horrek proteina biriko bat sortzen du giza-zeluletan, S proteina (S-skipe), eta gorputzak proteina horren aurkako [[antigorputz]]ak sortzen ditu gero. Antigorputz horiek dira koronabirusaren erasoa saihestuko dutenak.
 
Txinak [[Mikrobio moteldu|birus motelduekin]] egindako hiru txerto ditu saio klinikoen 3. fasean, eta [[Oxfordeko unibertsitatea]]k [[adenobirus]] aldatu batekin (txinpanzeen [[hotzeri]]a sortzen duena) [[Immunitate|erantzun immune]] eragitea lortu du saio klinikoetan <ref> [https://www.bbc.com/mundo/noticias-53481789 Vacuna contra la covid-19: qué se sabe de los "prometedores resultados" de la Universidad de Oxford] BBC News, 2020ko uztailaren 21ean </ref>. Azken txerto honek txinpanzeen adenobirus aldatu bat erabiltzen du bektore gisa, [[Troiako Zaldia]] bailitzan. Barruan SARS-CoV-2aren material genetikoaren zati bat dauka, birusaren S proteina kodetzen duena. Adenobirusak material genetikoa askatzen du giza-zeluletan sartzean eta zelulek birusaren S proteina ekoizten dute. Azkenik, [[immunitate-sistema]] aktibatzen da eta S proteinaren aurkako erantzun immunea ([[antigorputz]]ak eta [[T linfozito]]ak) antolatzen du <ref> [https://www.lavanguardia.com/ciencia/20200720/482437863510/vacuna-coronavirus-universidad-oxford-reino-unido-test-resultados.html La vacuna de Oxford logra activar al sistema inmunitario] La Vanguardia, 2020ko uztailaren 20an </ref>
 
2020ko azaroan [[Pfizer]] konpainia estatubatuarrak hirugarren faseko saio klinikoek emaitza oso onak eman zituztela jakinarazi zuen <ref> Larzaguren, E. eta Iraola, A.: [https://www.berria.eus/paperekoa/1958/004/001/2020-11-10/kasuen-90etan-eraginkorra-den-txertoa-duela-esan-du-pfizer-botika-etxeak.htm Kasuen %90etan eraginkorra den txertoa duela esan du Pfizer botika etxeak] BERRIA, 2020-11-10ean </ref>. Txertoaren eraginkortasunak itxaropena zabaldu zuen mundu osora, eta botika etxe horrek 2021eko lehenengo hilabeteetan txertoa kopuru handitan merkaturatzeko moduan egongo zela aditzera eman zuen.
 
== Erreferentziak ==