Paule Gobillard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Paule Gobillard» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

19:50, 8 azaroa 2020ko berrikusketa

Txantiloi:Infobox artist Paule Gobillard (1867ko abenduaren 3a – 1946) margolaria izan zen, inpresionisten eragin handia izan zuena. Berthe Morisot eta Eugène Manet-en iloba da (Eugene Édouard Manet-en anaia izan zen). Txikitatik, umezurtz gelditu ostean, bere hezkuntzaren barruan pinturako ikasgaiak eman zizkion Édouardek. Artearen panoraman ezezaguna zen senideen aldean. Société des Indépendants taldearekin erakusketak egin zituen 1904an eta 1926an. [1]

Bizitza eta lanak

Gobillarden bizitza pertsonalari buruzko dakikizkigun xehetasun urriak Julie Manet lehengusuaren memorietatik jaso ditugu. Quimperlé herrian jaio zen, Bretainiako hegoaldeko kostaldean. Théodore Gobillard (1833–1879) eta Yves Morisoten (1838–1893), alaba zaharrena zen. Yves Berthe Morisot-en emakumezko inpresionista margolari aren ahizpa zen- Bestetik, Jean-Honoré Fragonard, Rococo margolariaren ondorengo zuzena ere bazen Paule.

26 urte zituela, Gobillard umezurtz gelditu zen bere anai-arrebekin batera, ama 1893an hil baitzen. Izeba Bertherekin bizi izan zen Parisen. Izebarekin egon ziren bitartean, bera eta bere ahizpa Jeanne modelo lanetan jardun zuten haren margoetan. Aldi berean, Berthek margotzen irakatsi zion. Haurren eta emakumeen eguneroko bizitza margotu zuen pastel argien samurtasunarekin batez ere loreontzietako lore bodegoien irudikapenean.

 
Gobillard olioa mihisean, 24 x 15 hazbetekoa; Findlay galeriak

Pierre-Auguste Renoirrek margolari inpresionistaren estilo sentsualaren eragina ere jaso zuen, haren ikaslea izan baitzen, modeloa izateaz batera. Garai horretan, Edgar Degas lagun minaren argazkietan ere modelo izan zen. [2] 1894an, bere obren lehen erakusketa egin zuen eta, ondoren, garai hartako beste artista ospetsu batzuekin erakusketa egin zuen Société des Indépendants-en . 1900ean, Pauleren ahizpa Paul Valéry, poeta eta saiakeragile frantsesarekin ezkondu zen. Haiek elkartu eta gero, Paule bikotearekin bizi izan zen Morisoten etxean, eta han egin zituen bere lanik ezagunenak. [3] Gobillardek margotzen jarraitu zuen eta 1946an hil zen arte Parisen bizi izan zen. [4]

Kanpoko loturak

Erreferentziak

  1. .
  2. Degas, Edgar. Paule Gobillard, Jeannie Gobillard, Julie Manet, and Geneviève Mallarmé. Gelatin Silver Print. The Metropolitan Museum of Art, NY, NY.
  3. Manet, Julie, Rosalind de Boland Roberts, and Jane Roberts. Growing Up with the Impressionists: The Diary of Julie Manet. London: Sotheby's Publications, 1987.
  4. .