Medea (antzezlana): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
'''Oharra: Zaitegik 1963an, EGAN aldizkarian, argitaraturiko euskarazko itzulpenaren zati baten egokitzapena.'''
 
''MEDEA: Adiskideok, erabakirik dut nerenire egitekoa: lehenbailehen nire haurrak hil egingo ditut, lurralde honetatik urrun nadin, eta nire alferkeria dela-ta beste esku gorriagoek il litzaten zorian nere aurrak utz eztitzadan. II ditezen bearrezko da erabat: eta noraezeko dan ezkero, il ere geuk, sortu genitunok, ilko ditugu. Ots, iantzi iskiloak, biotz! Zer dala-ta luzatzen dugu makur lazgarri ta noraezekoak egitea? Eup! Ar ezazu ene esku gaxo onek ezpata, ar ezazu! zoaz biziaren iomuga negargarria barna! eta etzaitez beldurti izan, ezta etzaitez semeez oroi ere, laztanen dituzula-ta, sortu dituzula-ta. Aztu zaitez egun labur ontan zure semeezaz eta negar egin gero. Ain zuzen oiek il ba'zenitza, orobat laztan izango lirake, nerau ordea emakumerik zoritxarrekoen. (Badoa etxe barnera.)''
 
''ABESLARI-TALDEAK: Oi lur eta eguzkiaren argi izpi dirdiratsu orrek, ikus ezazute, so egizute emakume galgarri ori, esku odoltsua ta beretarren erailea aurren gain ezar lezan baino len. Zure urrezko endatik erne baitzan, beldur naiz iainkoren baten odola eror dedin, gizonek eraginda. Alabaina iainkotiar argi orrek eragotz itzazu, geldi eragin itzazu, egotz itzazu eraile doakabea ta apentzaileek sortutako Eriniak.''