Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
73. lerroa:
 
=== Nafarroa eta Aragoi (1076-1134) ===
[[Antso IV.a Garzeitz PeñalengoaGartzeitz|Antso IV.a]] [[Raimundo Gartzez|Raimundo]] anaiak hil zuen [[1076]]an, [[Peñalen]]go amildegian, [[Funes]]en. Harrezkero, Nafarroako politikak une latzak bizi zituen, Gaztelaren eta Aragoiren hedapen nahiak mehatxatzen baitzuen. Iruñeko handikiek, gobernua [[Antso Ramiritz]] Aragoiko erregearen esku uztea aukeratu zuten. [[Lope Enekoitz]]ek, [[Bizkaiko Jaurerria|Bizkaiko jaunak]], [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]rekin bat egin zuen, eta Araba, Bizkaia, Durangaldea eta Gipuzkoako zati bat Gaztelaren eraginpean geratu ziren. Horrezaz gainera, Lope Enekoitzen laguntzarekin, gaztelarrak [[Bureba]]z eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxaz]] jabetu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena= Bernardo |abizena= Estornés Lasa |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lope-iniguez/ar-89294/ | izenburua= Lope Íñiguez |sartze-data=2020-1-27 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref> Ondorioz, [[Ega ibaia]] bilakatu zen Iruñeko Erresumaren hego-mendebaldeko muga. Antso Ramiritzek bultzada handia eman zion Islamaren mendean zeuden lurrak berreskuratzeari; [[Ayerbe]] ([[1083]]), [[Arguedas]] ([[1084]]) eta beste leku asko atzeman zituen, eta [[Huesca]]ko setioan hil zen [[1094]]an.