Joan Antonio Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Martin Goihetxe, Julio de Urquijo
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Jose Antonio Uriarte
27. lerroa:
1987an, [[Luis Villasante]]ren eskutik, ''Cristaubaren Icasbidea edo Doctrina Cristiana'' izeneko obra argitaratu zen. Mogelek alegia batzuk ere idatzi zituen, Bizentak, haren ilobak, eta [[Juan Mateo Zabala]]k beren lanetan jaso zituztenak. Idazle euskaldunen artean, Mogel bezala, XIX. mendean bereziki agertzen dira alegialariak. Bizenta Mogelek 1804an, ''Ipui onac'' liburua idatzi zuen gipuzkeraz, Esoporen alegia batzuk itzuliz.
 
1842an [[Agustin Paskual Iturriaga|Iturriagak]] Samaniegoren berrogeita hamabost alegia itzuli zituen ''Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionariovasco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos'' obran. [[Joan Batista Artxu|Artxuk]] La Fontaineren beste batzuk zubererara bihurtu zituen 1848an La Fontainaren alegia berheziak, neurtitzez franzesetik uskarara itzuliak obran. Egile bera hartuz, [[Martin Goihetxe|Goihetxek]] 1852an ''Fableac edo aleguiac Lafontainenetaric berechiz hartuac'' idatzi zuen lapurteraz. RIEV aldizkarian kaleratu zituen [[Grazian Adema]]k bereak. Juan Mateo Zabalak idatzitakoak [[Julio de Urquijo]]k argitaratu zituen ''Fábulas en dialecto vizcaíno'' izenburupean. [[Jose Manterola]]k bere Cancioneron bildu zituen [[Jose Antonio Uriarte|Uriartek]] bizkaieraz idatzitako alegiak. [[Oxobi]]k Alegiak lana plazaratu zuen…
 
== Idazlanak ==