Joan Antonio Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Juan Mateo Zabala
25. lerroa:
Puntu honetan Añibarrok zabalago eta, gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen zuen, artikuluak eta hitzen bukaerak ondo bereiziz, lekuan lekuko [[fonetismo]]ak gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian –Markinan– hitz egin eta entzun bezalaxe idazten zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila idatzian ere gordetzen zituela. Mogelen lan aipagarriak dira: Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac (1800), gipuzkeraz idatzitako katixima; Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos eta Nomenclatura de las voces guipuzcoanas, para que se puedan entender ambos dialectos (1802), batera argitaratuak, Zizeronen, Salustioren, Tito Livioren eta Curtzioren lan batzuen euskarazko itzulpena jasotzen dutenak; Confesino Ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiña izateco (1803); Cristinavaren jaquinvidea (1805), Asteteren itzulpena; ''Cartas y disertaciones de don Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada'' (1854); ''El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la universidad de Basarte o diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan'' (1881). 1802. urterako Mogelek bukatua zeukan Peru Abarca, baina arazoak izan zituen argitaratzeko eta handik laurogei urtera kaleratu zen. Peru Abarca da Mogelen lanik ezagunena, hura izan baitzen euskaraz idatzitako lehen eleberria edo eleberri tankerakoa: “En cierto modo es, en forma dialogada, el primer conato de novela en vascuence” (Mitxelena 1960, 115. or.). Liburuaren gaia, Villasantek dioen bezala, euskararen alorrean baserritarrak direla maisu da: “La tesis, pues, de Moguel viene a ser que, tratándose del euskera, los rústicos son los maestros y doctores de quien debemos aprender; y los otros, los cultos, no son más que corruptores quesólo aprenderán a condición de ser discípulos del casero Peru” (1979, 213. or.).
 
1987an, [[Luis Villasante]]ren eskutik, ''Cristaubaren Icasbidea edo Doctrina Cristiana'' izeneko obra argitaratu zen. Mogelek alegia batzuk ere idatzi zituen, Bizentak, haren ilobak, eta [[Juan Mateo ZabalakZabala]]k beren lanetan jaso zituztenak. Idazle euskaldunen artean, Mogel bezala, XIX. mendean bereziki agertzen dira alegialariak. Bizenta Mogelek 1804an, Ipui onac liburua idatzi zuen gipuzkeraz, Esoporen alegia batzuk itzuliz.
 
1842an Iturriagak Samaniegoren berrogeita hamabost alegia itzuli zituen Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionariovasco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos obran. Archuk La Fontaineren beste batzuk zubererara bihurtu zituen 1848an La Fontainaren alegia berheziak, neurtitzez franzesetik uskarara itzuliak obran. Egile bera hartuz, Goyhetchek 1852an ''Fableac edo aleguiac Lafontainenetaric berechiz hartuac'' idatzi zuen lapurteraz. RIEV aldizkarian kaleratu zituen Gratian Ademak bereak. Juan Mateo Zabalak idatzitakoak Julio de Urquijok argitaratu zituen Fábulas en dialecto vizcaíno izenburupean. Manterolak bere Cancioneron bildu zituen Uriartek bizkaieraz idatzitako alegiak. Oxobik Alegiak lana plazaratu zuen…