Pafos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
57. lerroa:
[[Heleniko|Heleniarren]] garaian eraiki zuten hiri berria, itsasertzean, kai naturala aprobetxatuz, Pafos zaharretik 12 kilometro ipar-mendebaldera. Honek ere badu bere kondaira, eta [[Troiako gerra]]tik bueltan Agapenor buruzagi [[arkadia]]rra ekaitz handi baten erruz gainontzeko greziarrengandik banatu egin zen eta Pafosen lehorreratu zen (Pausanias viii. 5. § 2.). [[Herodoto]] historialariak arkadiarren kolonia bat bazela aipatu zuen<ref name=":0" />.
 
Usterik zabalduenaren arabera Palae-Pafoseko azken erregea zen Nicocles izan zen Pafos berria eraiki zuena, Nea-Pafoseko Artemis Agrotera tenpluan dagoen idazki batean hala esaten baita. K.a. 312 urtean Marion hiria suntsitu zuen [[Ptolomeo I.aka]]k eta bertako biztanleak Pafosera iritsi ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Princeton Encyclopedia of Classical Sites, PAPHOS or Nea Paphos (Kato Paphos) Cyprus.|url=http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:1999.04.0006:entry=paphos-1|aldizkaria=www.perseus.tufts.edu|sartze-data=2020-10-28}}</ref>. Etxe helenistiko batean K.a. IV. mendeko zilarrezko txanpon ugari aurkitu dira eta badirudi ordukoa dela Nea-Pafosen fundazio data.
 
Nea-Pafos hiri nagusia bihurtu bazen ere Palae-Pafosen indartsu jarraitzen zuen Afroditaren mitoak eta Estrabonek dioenez bien arteko bidea gizonezko eta emakumezko erromesez betetzen zen urtero. Erromes hauek Nea-Pafosetik soilik ez, Zipreko beste hiri askotatik ere etortzen ziren.
 
[[Fitxategi:Dyonisos Paphos mosaic.jpg|280px|thumb|Dionisoren etxeko mosaikoa.]]