Hezueri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
* Hezueri primarioa. Arruntena da. Azido urikoaren metabolismoaren alterazioa izaten da, bai normala baino gehiago ekoizten delako, bai gorputzetik azido urikoa kanporatzeko zailtasunak daudelako. Alterazio hori hereditarioa izan ohi da kasurik gehienetan.<ref name="berria"/>
* Hezueri sekundarioa, bestelako gaixotasunen batek sortutakoa (hezueri metabolikoa, giltzurrunekoa...), edota zenbait botika (diuretikoak, antitumoralak, etab.) ahoratu ondoren agertzen dena, edota alkoholismo-ostekoa.<ref name="elhuyar"/>
 
== Arrisku faktoreak ==
Hezueriaren agerpena erraztu dezaketen egoera edo baldintza batzuk daude:<ref name="berria"/>
* Adinean aurrera joatea. Zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta aukera gehiago izango dira azido urikoaren neurri altua izan eta hezueria atakeak jasateko. Edozein adinatako pertsonak izan daitezkeen arren, intzidentzia ikaragarri gehitzen da 40 urtetik aurrera.
* Sexu maskulinoa. Gizonezkoek gaitz hau jasateko duten arriskua emakumeena baino lau aldiz handiagoa da. Zahartzaroan, ordea, balio horiek orekatu egin ohi dira, emakumeak, [[menopausia]]ren ostean, galdu egiten baitu [[estrogeno]]en eragin babeslea.
* Gehiegizko pisua. Normala baino gehiago pisatzeak gehitu egiten du odoleko azido urikoaren kontzentrazioa, bi arrazoi direla medio: produkzioak gora egiten du, batetik, eta kanporatzea zaildua dago, bestetik.
* Alkohol kontsumoa. Edari alkoholikoak ere kalterako izaten dira, gorputzak azido urikoa gernuaren bitartez kanporatzeko duen ahalmena gutxitu egiten baitute.
* Jan neurria. Badira purinetan aberatsak diren jakiak —esaterako, haragi gorriak, erraiak, arrainak, [[arrain urdin]]a esaten zaiona bereziki, eta [[marisko]]a—, bide batez azido urikoaren maila igoarazi egiten dutenak. Horregatik, gure eguneroko dietatik jaki horiek kentzeak gaitza sendatzeko balio ez duen arren, elikagai horien kontsumoa murrizteak hezueriari aurrea hartzen lagun dezake.
 
== Deskribapen klinikoa ==
43 ⟶ 51 lerroa:
 
• Dieta osasungarria egitea. Aski da ohitura dietetiko kaltegarriak bazterrera uztea. Azido urikoaren neurri altuak izateko arriskua duen pertsona baten jan neurriak hala izan behar du: neurritsua proteinetan —[[haragi]]a, arraina, [[esneki]]ak, [[arrautza]]k…—, urria [[gantz]]etan —haragi gorriak, [[hestebete]]ak, opil industrialak…—, eta altua karbohidratoetan —[[ogi]]a, [[pasta (orea)|pasta]], [[arroz]]a…—. [[Kafe]]aren eta [[alkohol]]aren kontsumoa ere saihestea komeni da.
 
== Epidemiologia ==
Mendebaldeko biztanleriaren %&nbsp;1–2ri eragiten dio, maizago gizonezkoei emakumezkoei baino. Gehienetan, 30 eta 60 urte artekoei erasaten die. Gorpuzkerari dagokionez, denetan da posible, baina [[obesitate|obesoetan]] bereziki (%&nbsp;67).<ref name="elhuyar"/>
 
== Erreferentziak ==