Francisco García: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
[[1833]]an, Fernando VII.a hil ondoan, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa]]ren alde azaldu zen eta, azaroaren 5ean, [[Aguilar Kodes]]en, Nafarroako lehenbiziko Junta Karlista hautatu zuen batzarrean parte hartu zuen. [[Lehen Karlistaldia|Gerra]] osoan Nafarroan aritu zen, batez ere, eta garaipen nabarmenak erdietsi zituen. [[1834]]an, besteak beste, Argudingo, [[Arkijasko lehenengo gudua|Arkijasko]] eta [[Zubiri]]ko guduetan borrokatu zen. [[1835]]eko urtarrilean, zauritua izan zen [[Orbiso]]ko guduan. Urte horretan berean, brigadier mailara goititu zuten, [[Ameskoa ibarrak|Ameskoa ibarretako]] ekintzetan izan zuen jokabidearen aitormenez. Azaroan, Lizarrako eta [[Jurramendiko gudua (1835)|Jurramendiko]] guduetan gailendu zen.<ref name="rah"/>
 
[[1836]]ko otsailean, [[Gares]]ko guduan nabarmendu zen, eta martxoan Nafarroako komandante buru izendatu zuten. Udaberri horrean, [[Larrasoaña]]n, [[Tirapegiko gudua|Tirapegin]], Gendulainen eta, berriz ere, Larrasoañan garaitu zituen kristinatarrak. Uztailaren 19an, [[Luis Fernández de Córdova]] bentzutu zuen [[Muniain (Aberin)|Muniaingo]] zubian. Urrian [[ArronizArroitz]]en menderatu bazuten ere, ordaina hartu zuen Lizarran abenduaren 8an; bi aste geroago, [[Frantziako Atzerritar Legioa|Frantziako Legioa]] azpiratu zuen [[Allo]]n.<ref name="rah"/>
 
[[Rafael Maroto]] buruzagi karlistaren aurkako azpijokoak egin zituenez, honek [[Lizarra]]n fusilarazi zuen.<ref>Pirala y Criado, Antonio. ''Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara''. [[Iruñea]]: Urgoiti, [[2005]]. ISBN 84-933398-8-1</ref>