Txomin Iturbe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.90.206 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Hasley wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
=== Lehen pausoak ===
Txominek ikasketak mojetan hasi zituen, eta gero [[San Viator]] eskolara pasa zen. 14 urte egin zituenerako ''[[Unión Cerrajera|Union Cerrajera]]''n hasi zen lanean, baserriko kontuak utzi gabe. Gaztetatik kirolean nabarmendu zen eta ''[[Unión Cerrajera|Union Cerrajera]]'' futbol taldean hasi zen, atezain. Gero [[Aretxabaleta]]ko UDAn jokatu zuen, bost urtez, eta 23 urtekin [[Mondragon futbol taldea]]k fitxatu zuen. Urte horretan ere sartu zen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] talde armatuan. Inoiz aipatu zuenez, futbol taldeko bidaiak aprobetxatzen zituen erakundearen materiala eta propaganda garraiatzeko ere.
 
''Cerrajera'' fabrikan lan egin ondoren ''Amat'' kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen. Kooperatibako lana, baserrikoa eta erakundearena zeramatzan aurrera garai honetan.
15. lerroa:
 
=== Iheslari ===
[[Xabier Etxebarrieta|Txabi Etxebarrietaren]] hilketaren ondoren mobilizazio ugari egin zen [[Euskal Herria]]n zehar. Horrek errepresioa ere ekarri zuen, eta [[1968]]ko uztailean atxilotu zuten lehenengoz. [[Arrasate]]n beste asko ere atxilotu zituzten, eta [[Unai Dorronsoro]] ETAko liberatua atxilotu zutenean ihes egin zuen [[Iparralde]]ra, [[1968]]ko [[abenduaren 7]]an, 25 urte egin zituen egunean hain zuzen.
 
Iparraldean hasiera batean [[Baiona]]n bizi izan zen, beste iheslari batzuekin batera. Gerora [[Maite Ormaetxea]]rekin ezkondu eta [[Garrüze|Garruzera]] aldatu ziren, [[Donapaleu]] ondora, [[Nafarroa Beherea]]n. Bertan [[Eustakio Mendizabal]] ''[[Txikia (argipena)|Txikia]]'', [[Isidro Garalde]] ''Mamarru'' eta beste iheslari eta Iparraldeko batzuekin batera nekazaritzan jardun zuten, negutegietan.
24. lerroa:
[[ETA(m)]]ko ordezkarietako bat izan zen [[Xibertako elkarrizketak|Txibertan]] ([[Lapurdi]]) [[1977]]an euskal indar politikoen artean egin ziren bileretan.
 
Ipar Euskal Herrian hainbat aldiz atxilotu zuten. Lehenengo aldia [[1969]]an izan zen. [[1970]]ean [[Baiona]]ko Katedralean egindako gose greban parte hartu zuen.
 
=== Abeslari ===
32. lerroa:
Espainiako zerbitzu sekretuetako ajenteek sarritan saiatu ziren Txomin hiltzen. [[1975]]eko urtarrilean Txomin bahitzen saiatu ziren ezezagun batzuk, baina ihes egitea lortu zuen. Urte berean, abenduan, bonba bat jarri zioten autoaren azpian, baina seme batek ikusi eta autotik urruntzerakoan bonbak lehertu eta semea zauritu zuen. [[1976]]an ametrailatu zuten, baina ez zioten zauririk eragin. [[1979]]an besoan zauritu zuten beste batzuekin zihoan autoa tirokatu zutenean, [[Biarritz]]en. [[1980]]an [[Eugenio Etxebeste]] eta [[Jokin Gorostidi]]rekin autoan zihoala tirokatu eta bi balak jo zuten, batak zangoan eta besteak lokian.
 
[[1982]]an [[Frantzia]]ko poliziak atxilotu eta zortzi hilabete egin zituen [[Baiona]]ko espetxean.
 
=== ETAren solaskide ===
[[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAk]]k Txomin izendatu zuen [[Espainia]]ko gobernuarekin negoziazio baterako solaskide ofiziala. Espainiako gobernuak ahalegin bereziak egin zituen ustez ETAko beste buruzagi batzuen aldean Txomin negoziazio batzuetarako eskuragarriago izan zitekeelakoan. [[1984]]an elkarrizketa bat izan zuen [[Felipe González|Felipe Gonzalezen]] gobernuko ordezkariekin [[Paris]]en. Horren porrotaren ostean [[Tours]] herrian konfinatu zuen [[Frantzia]]ko gobernuak, baina sasitara pasa zuen [[1986]]an errepide kontrol batean atxilotu zuten arte.
 
=== Deportazioa ===
44. lerroa:
 
=== Istripua Aljerian ===
Handik gutxira, [[1987]]ko [[martxoaren 1]]ean zabaldu zen Txominen heriotzaren berria, [[otsailaren 28]]an auto istripu batean hil zela. Bere jaioterrian, [[Arrasate]]n, lurperatu zuten. Euskal Herri osotik joandako jendetza bildu zen hiletetan Txomini azken agurra ematera.
 
Negoziazio prozesuak aurrera egin zuen Txomin gabe baina porrot egin zuen.
 
== Txominen figura politikoa ==
ETAn eragin handia izan zuen. Oso pertsona irekia, hiztuna eta xumea zen, baserritar izaerakoa, eta oso erraz berenganatzen zuen jendearen konfidantza. Ideologikoki [[abertzaletasun]]etik hurbilago zegoen [[marxismo]]tik baino eta euskara ikusten zuen [[Euskal Herria]]ren independentziaren habe nagusi.
 
Lelo bi ezagun egin zituen ezker abertzaleko politikan: "[[Aurrera bolie!]]", futbol garaitik hartutakoa, eta "[[Gora gu ta gutarrak!]]"
59. lerroa:
 
{{Bizialdia|1943ko|1987ko|Iturbe, Txomin}}
 
[[Kategoria:Etakideak]]
[[Kategoria:Arrasatearrak]]