Tximintx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Tximintx elkartea [[2003]]ko [[urtarril]]ean jaio zen ofizialki. Izan ere, hile horretan legeztatu zuen bere jarduna. Baina jaio arinago jaio zen. 2002ko irailetik hasita Derioko hainbat euskaltzale hasi ziren biltzen [[Derio]]ko jaietan Euskal Jai bat antolatzeko asmoz. Dena den, azkar asko hortik haratago joan eta euskaldunon elkartea sortzea erabaki zuten.
 
Lehen ekintza 2002ko [[Olentzero|Olentzaroa]] izan zen. Oraindik izenik ez zuen elkarteak. Hortik aurrera elkartea legeztatu zuten, estatutuak idatzi, zuzendaritza batzordea hautatu, ... Baina herrian ez zituzten ezagutzen, ez zekiten zer zen Tximintx. Hori dela eta, komunikazio plan bat jarri zuten martxan. Hiru kartel atera zituzten horretarako: "Adi", "Hementxe gagoz" eta "Derion be euskaraz gabiltz".
 
Urte hauetan bere lan-ildo nagusiak hiru izan dira: alde batetik, Deriora euskarazko kalitatezko kultur ekitaldiak ekartzea, beste alde batetik, euskararen erabileran eragiteko azterketak egitea eta, hirugarrenik, hortik abiatuta, euskararen erabileran benetan eragitea.
18. lerroa:
* Hedabideak: [[Txorierri]]ko beste Euskara Elkarteekin batera, [[Aikor]] aldizkaria ateratzen dute. Horretaz gain, Aikorren artikuluak Bestorrene ezizenarekin argitaratzen dituzte.
 
* Haur eta gazteak: [[Bilbo]]ko [[Zenbat Gara]] elkartearekin eta Derioko Guraso Elkartearekin batera, Kukuke antzerki eskola jarri du martxan.
 
* Mintzapraktika: 2005/06 ikasturtean, Tximintxek martxan jarri zuen Berbalaguna Derion, Derioko udalaren laguntzaz, eta Txorierriko [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]] eta Udal euskaltegiarekin batera. Hiru urte kudeatu ondoren, proiektua Txorierri osora zabaldu egin zen eta Txorierriko Berbalaguna sortu zuen. Gaur egun, 100 bat pertsona dabiltza proiektu honetan buru-belarri.