Txerenkoven erradiazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Txerenkoven erradiazioa, soilik, ingurua zeharkatzen duen partikula, elektrikoki kargatua badago gertatzen da, adibidez, [[protoi]]a. Txerenkoven erradiazioa gerta dadin, inguruak, [[dielektriko]]a izan behar du. Hau da, eremu elektriko baten eragina jasateko gai diren atomo edo molekulez eratua egon behar du. Beraz, [[neutroi]]z eraturiko inguru batean dioan protoi batek adibidez, ez luke Txerenkoven erradiaziorik igorriko.
 
[[Erradiazio kosmiko|Izpi kosmikokosmikoek]]ek, nagusiki partikula kargatuz osatuak daudenak, [[Lurra|Lurreko]] atmosferako atomo eta molekulen aurka (ingurua) talkatzean, beste partikula batzuk sortzen dituzte, eta hauek beste batzuk, partikula zaparrada bat eratuz (horietako asko elektrikoki kargatuak). Partikula hauetako bakoitzak, asimetrikoki polarizatzen ditu bidean topatzen dituen nitrogeno eta oxigeno molekulak (Lurreko atmosferaren bi osagai nagusiak), hauek, bat-batean despolarizatzean, Cherenkov erradiazioa eratzen dutelarik ([[Txerenkov teleskopioa|Txerenkov teleskopioekin]] detektatuak). Hau da, atmosferako molekulak (dielektrikoa) dira erradiazioa igortzen dutenak, ez talka egin duen partikulak.
 
Polarizazioa, asimetrikoa da, partikularen aurrean dauden molekulak oraindik polarizatu ez direlako, atzean dituenak, jada polarizatuak dauden bitartean. Aurrekoak ez dira polarizatu, partikula, bere eremu elektrikoa baino azkarrago doalako. Polarizazioa simetrikoa denean (partikula, inguruan, argiaren abiadura baino motelago doanean), ez da Txerenkoven erradiaziorik gertatzen.