Trimaran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:UvA-BC 300.206 - Siboga - Ubian.jpg|thumb|307x307px|Melanesiako trimaran-ontzi]]
'''Trimaran-ontzia''' hiru [[krosko]]z osatutako [[itsasontzi]] arina eta bizkorra da. Jatorria itsaso barean dauka. [[Polinesia]], [[Melanesia]] eta hainbat herritako biztanleek trimaranak erabiltzen zituzten arrantzarako, materialak garraiatzeko,
eta baita bidaiatzeko ere. Bela, arrauna edo motorrarekin nabiga dezake, krosko bakarreko itsas-ontziak bezala.
 
20. lerroa:
Trimaranaren kontzeptua oso desberdina da krosko bakarreko itsasontziarenarekin alderatuta. Kontuan hartu beharreko puntuak hauek dira: egonkortasuna, pisua eta flotagarritasuna.
 
=== Egonkortasuna eta pisua ===
Krosko bakarreko itsasontzi bat bere formaz eta pisuen kokapenaz baliatzen da egonkorra izateko. Funtsezko ideia hau da: pisuak beheraka bultzatzen du eta bolumenak goraka ([[puxika]] bat zenbat eta gehiago puztu, orduan eta gehiago flotatuko du). Krosko bakarreko itsasontziek [[Gila (nautika)|gilagilaren]]ren gainean pisua ([[lasta]]) gehitu behar dute grabitate zentroa jaisteko eta nahikoa egonkortasun izateko. Horregatik krosko bakarreko itsasontziak astunak dira trimaranekin alderatuta. Gainera, pisuari eusteko, ontzi mota horiek estruktura sendoak -astunak, alegia-  behar dituzte jasotzen dituzten esfortzuei aurre egiteko.
 
Trimaranek ez dute lastarik behar, egonkortasuna alboetako krosko txikiei esker lortzen dutelako. Zenbat eta alboetako kroskoak urrutiago egon krosko nagusitik, orduan eta egonkortasun handiago izango du. Eta aldi berean, alboetako kroskoek zenbat eta bolumen handiagoa izan, orduan eta egonkorragoa izango da trimarana. Trimaranak egonkortasunari lotutako arazo bat dauka. Trimaranek egonkortasun handia dute beren kokapen naturalean itsasoaren azalean, baina  baita iraulita ere.
 
Horrenbestez, egonkortasun aldetik ondo diseinatutako krosko bakarreko itsas-ontzi bat irauliz gero ([[olatu]] baten eraginez, adibidez) bere kokapen naturalera itzuliko da, hau da, zutik jarriko da berriz. Trimaranekin hori ez da gertatzen. Trimarana, behin iraulita, ez da zutik jarriko bere kabuz eta iraulita geratuko da. Hau da trimaranen akats nagusiena. Horregatik tentuz ibili behar da trimaranekin, eta olatu handiak daudenean lehentasuna eman beharko zaio seguritateari.
29. lerroa:
Trimaranak  [[bela]]rekin nabigatzen badu, haizearen indarra kontuan hartu beharko da, haizea indartsuegia izanez gero  trimarana iraul daitekeelako. Beste aldetik, lastarik ez izateak eta estrukturalki arinago izateak arinago bihurtzen du trimarana. Arinago izateak krosko estuak izatea ahalbidetzen dio trimaranari, eta modu horretan itsasontzi azkarrak lortzen dira.
 
=== Flotagarritasuna ===
Dena ez dira abantailak trimaran batean, krosko estuak izateak aukera txikiago ematen baitu materiala eta jendea ganberan babesteko, horregatik trimaran batean bizitzea  ez da krosko bakarreko itsasontzi batean bizitzea bezain erosoa izango. Gainera, krosko estuak erraz hondoratzen dira itsasontzia gehiegi zamatzen bada. Horregatik [[ekipaje]]a asko murriztu behar da, trimarana itsasoan ondo mugitzea nahi badugu. Arina izateak eta bakarra izan ordez hiru krosko izateak beste abantaila bat dakar: oso zaila da trimaran bat hondoratzea. Hiru kroskoetako bat zulatzen bada beste biek eutsiko diote trimaranari, eta hau ez da hondoratuko. Gainera, arina izanda errazago da flotatzen mantentzeko.
 
=== Ezaugarri orokorrak ===
Orokorrean, trimaran-ontziak, arinak, ia hondoraezinak eta azkarrak direla esan daiteke, beti ere diseinua eta erabilitako teknikak eta materialak egokiak baldin badira. Trimaran-ontzi bat egiteko altzairua erabiltzea ez litzateke egokia, altzairua oso astuna dela kontuan hartuta. Mota honetako itsasontzi bat egiteko material gomendagarriak hauek izan daitezke: beira zuntza, [[karbono zuntz]]a, egurrezko txapak edo [[aluminio]], eta baita arina eta sendoa den beste edozein material ere.
 
== Trimaran xelebreak ==
[[Fitxategi:Planetsolar.jpg|thumb|289x289px|Trimaran ekologikoa]]
=== Trimaran-ontzi ekologikoa ===
Goiko aldea eguzki-panelez estalita dauka, eta eguzki-energia xurgatuz helizeak mugitzen dira. Hau bezalako prototipo batek bira eman dio munduari. Momentuz ez dauka aplikaziorik merkatuan. Izan ere, lor dezakeen abiadura oso txikia da. Dena den, proiektuak martxan jarraitzen du eta prototipoa gero eta emaitza hobeagoak ematen ari da.
 
=== Muturreko belazko trimaran-ontzia ===
Teknologia aurreratuenak erabiliz egiten dira trimaran-ontzi hauek, karbono eta [[kevlar]] zuntzak erabiliz. Oso arinak eta azkarrak dira; haizea baino azkarrago nabigatzen dute, batzuetan haizearen abiadura bikoiztuz ia-ia. Horrelako trimaran-ontzi batekin errekor bat lortu zuen [[François Gabart]]ek  2017. urtean, munduari 42 egunetan bira emanez.