Tiroide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
Tiroidea [[lepo]]aren erdialdean, [[trakea]]ren aurrealdean, dago, izen bereko kartilagoak babestuta. Arrautza itxurako bi gingil ditu, istmo batez lotuak. Istmo horretatik, zenbaitetan, hirugarren gingil bat ateratzen da (''erdiko gingila'' edo ''Lalouetteren piramidea''). Arteria eta nerbio ugari ditu.
 
Tiroidearen inguruan [[guruin paratiroide]]ak daude.
 
== Fisiologia ==
Guruin honetan, [[iodo]] ionikotik abiatuta, tiroidearen hormonak (T4 edo [[tiroxina]] eta T3 edo [[tri-iodotironina]]) sintetizatzen dira, [[hipofisi]]tik datorren [[Tirotropina|TSHk]] aginduta. Haien bidez oinarrizko metabolismoa, hazkuntza eta ehunen bereizketa erregulatzen ditu tiroideak. Beste alde batetik, bertan sortzen da [[kaltzitonina]] ere, [[kaltzio]]aren metabolismoa kontrolatzen duena.
 
Tiroidearen jarduera jaio aurretik hasten da, eta zahartzaroan ahitzen. Handiagoa da emeena, eta sexu zikloan, [[haurdunaldi]]an, bular ematean eta [[menopausia]]n aldatzen da, bai neurriz, baita eginkizunez ere. Arrengan zein emeengan aldatu egiten da urtaroaren arabera: txikiagoa da eta iodo gehiago du uda amaieran eta udazken hasieran.