Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff''' ([[Hannover]], [[1807]]ko [[urriaren 28]]a – [[Munich]], [[1882]]ko [[abenduaren 5]]a) alemaniar [[fisika]]ri eta [[biologia|biologoa]] izan zen.
 
== Bizitza ==
[[1835]] eta [[1843]] artean [[Heidelbergeko Unibertsitatea|Heidelbergeko Unibertsitate]] ospetsuko [[anatomia]] irakaslea izan zen, hurrengo hamarkadan Giesseneko Unibertsitatean jardun zuen fisiologia eskolak ematen, eta, ondoren, Municheko Unibertsitatean eman zituen bi ikasgaiak. Ekarpen garrantzitsuenak, artean Heidelbergen zela, [[enbriologia]]ren alorrean egin zituen, ugaztunen obuluen ikerketan, hain zuzen<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2325/bischoffen-argudio-pisutsuak «Bischoffen argudio pisutsuak»], ''Argia'', 2012-05-29, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Handik aurrerako ikerlanak ez ziren hain arrakastatsuak izan. Urea neurtuz animalien [[metabolismo]]a aztertzeko esperimentuek ez zioten emaitza onik eman. Eta giza [[garun]]aren eta garezurraren azterketak ere buruhausteak ekarri zizkion Hannoverreko zientzialariari<ref name=aa></ref>.
 
Urteak eman zituen giza garunak biltzen, aztertzen, neurtzen... eta pisatzen. [[1870eko hamarkada]]n ikerketa horiek nolabaiteko ospea eman zioten alor horretan ere, gizonezkoen artean bereziki. Emakumeak, ordea, ez zetozen bat Bischoffen hipotesiekin<ref name=aa></ref>.
 
Garun bilduma zabala pisatu eta gero, anatomistak emaitza hauek lortu zituen: gizonezkoen garunaren batez besteko pisua 1.350 gramokoa zen, eta emakumezkoen garunak, aldiz, 1.250 gramo besterik ez zuen pisatzen, batez beste<ref name=aa></ref>.
 
Bischoffek gizonezkoak [[emakume]]ak baino gehiago direla pentsatzen zuen garun bilduma aztertu baino lehen ere, eta neurketa horiek bere ustea egiaztatzen omen zuten. [[Gizaki]]en ahalmen intelektuala burmuinaren pisuaren araberakoa omen zen eta, beraz, emakumezkoak gizonak baino 100 gramo ergelagoak izan behar zuten. Mugimendu sufragistaren oldar betean, gizarteko goi-mailako emakume askok oihuka eta txistuka arbuiatzen zituzten haren hitzaldi eta agerpen publikoak<ref name=aa></ref>.
 
Bischoffek lehendik erabakita utzi zuenez, hil zenean beer garuna [[zientzia]]ri utzi zion, bildumako beste garun guztiekin batera. 1.245 gramo pisatzen zituen<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{bizialdia|1807ko|1882ko|Bischoff, Theodor Von}}
 
[[Kategoria:Anatomistak]]
[[Kategoria:Alemaniako biologoak]]
[[Kategoria:Hannovertarrak]]
{{bizialdia|1807ko|1882ko|Bischoff, Theodor Von}}