Termopilak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
 
== Historia ==
[[Greziako historia]]ren une askotan erabili izan da Termopila arroileko pasabidea. [[K.a. 480]]. urtean gertatu zen historiako gudu ospetsuena, [[Termopiletako gudua]], [[Leonidas I.a]] [[Esparta]]ko erregearen zerbitzuan ziharduten hirurehun gudari espartarrek, haien helote edo zerbitzariek, eta mila eta ehun [[beozia]]rrek [[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioko]] [[Xerxes I.a]]ren armada indartsuari egun batzuez eutsi ziotelako. Bizia galdu zuten, hala ere, eta Greziako erdialdeko lurrez jabetu ziren persiarrak. Ondoko urtean, persiar armada azpiratua izan zen [[Plateako gudua]]n. [[1955]]ean eraiki zen haien oroimenez marmolezko eta brontzezko harri ikusgarri bat Termopilako arroilan.
 
[[K.a. 353]] eta [[K.a. 352]] bitartean, [[Gerra Sakratuak|Hirugarren Gerra SakratuaSakratuan]]n, 5.000 atenastar [[hoplita]]k eta 400 zaldizkok pasabidea oztopatu zioten [[Filipo II.a Mazedoniakoa]]ren armadari. [[K.a. 279]]an, [[Kalipo Sirakusakoa]]k buru zuen armadak geldiarazi zituen, zenbait hilabetez, Atenas inbaditu nahian sartu ziren [[galia]]rrak, [[Breno (K.a. III. mendea)|Breno]] buruzagi zutenak. [[K.a. 191]]n, [[Antioko III.a Handia]] [[Seleukotar Inperioa|Seleukotar enperadoreak]] igarobidea gotortu zuen, [[Manio Azilio Glabrio]] buru zuten erromatarrei eusteko, baina ez zuen lortu.
 
== Erreferentziak ==