Pello Salaburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
[[Fitxategi:Euskaltzaindia. San Martin eta Villasante.jpg|thumb|ezkerrera|200px|Lehen lerroan, [[Juan San Martin]] eta [[Luis Villasante]], Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, [[Federiko Krutwig|Federico Krutwig]], [[Patxi Altuna]], [[Alfonso Irigoien]] eta Pello Salaburu.]]
 
[[Soziologia]] ikasketak egin zituen lehenik [[Deustuko Unibertsitatea]]n, eta gero [[Euskal Filologia]]koak. Fulbright diru laguntza eskuratu ondoren, doktoregoa MIT ([[Massachussetts Institute of Technology]]) unibertsitatean prestatu zuen, eta gero [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUEHUn]]n aurkeztu zuen tesia. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] [[Noam Chomsky]], [[Ken Hale]] eta [[Morris Halle]] izan zituen, besteak beste, irakasle. Tesia [[Koldo Mitxelena]] irakasleak zuzendu zion.
 
Ipar Ameriketako zenbait unibertsitatetan ibilia da (Cornell, New Mexico, UNR, eta abar). EHUn Euskal Filologiako katedra eskuratu zuten. Geroztik, lan asko argitaratu ditu, eta hitzaldi eta ikastaro anitz emana da munduan zehar, batez ere Amerika osoan eta [[Europa]]n (Ameriketako unibertsitate zaharrenak, [[Santo Domingo]]koak, ohorezko irakasle izendatu du). [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egunkari eta aldizkarietan idazten du maizkara.