Oskarbi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
| lehenagoko taldekideak = Jose Luis Treku
Kepa Garbizu
Karmelo Arren
Maite Aizkorreta
Mari Jose Fernandez
Itziar Maritxalar
Koldo Romero
[[Antton Valverde]]
Agustina Potesta
Elixabete Urreta
Iñaki Zabaleta
Beronik Ordikola
Gontzal Iñarra
Maria Jose Bergara
Maialen Maritxalar
Beñat Ruiz

'''Oskarbi''' [[euskara|euskal]] [[musika]]gintzan ziharduen [[Gipuzkoa]]ko talde bat izan zen. Herri kantutegia eta musika harmonikoa oinarri hartuta, [[1960ko hamarkada]]tik aurrera bide berriak urratu zituen '''Oskarbik''': [[Jazz|jazzajazz]]a, [[Gospel|gospelagospel]]a eta doinu berritzaileak euskal tradizioarekin uztartuz. [[Koldo Romero Eskamendi|Koldo Romero Eskamendik]]k zuzendurik, [[Ez Dok Amairu|Ez Dok Amairun]]n parte hartu zuen taldeak, eta harreman estua izan zuen [[Bitoriano Gandiaga]] idazlearekin eta [[Jorge Oteiza]] eskultorearekin. "Esperantzari leiho bat" abesti ezagunaren egilea da taldea.

== Partaideak ==
25. lerroa:
Orduko euskal kulturan gertatzen ari ziren aldaketa garrantzitsuetan partaide zen taldea; hala ere, kantuak ez ziren momentuko egoerari erantzuteko sortuak.

Koldo Romerok honela azaldu zuen: "Guk ez dugu zirkunstantzia bati, edo momentu koiuntural bati bakarrik erantzungo dion abestirik egiten. Bapateko horiek, sarritan, bere eragina gogoan hartuz ere, berehala igarotzen dira, modatik pasatzen. Jakineko une bati ez ezik, gure herriaren norabideari erantzunaz jokatu nahi dugu. Abeslariaren eta herriaren artean etenik sortu gabe".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Oskarbi Ere Etengabeko Lanean 'Olentzero' Eta 'Hitz Urri Batzuk' Bi L.P. Berriak|hizkuntza=eu|data=1976-12-12|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/716/oskarbi-ere-etengabeko-lanean-olentzero-eta-hitz-urri-batzuk-bi-lp-berriak|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-10-20}}</ref>

== Abestien hitzak ==
Hitzei dagokienez, [[Bitoriano Gandiaga]], [[Joxan Artze|JosAnton Artze]] eta [[Xabier Lete]]ren olerki asko musikatu zituen taldeak. Horiez gain, [[Jorge Oteiza|Jorge Oteizak]]k ere eragin handia izan zuen taldean; hark egin zituen Oskarbiren ikurra eta lehen disko txikiaren [[azala]].

== Historia ==
34. lerroa:
Oskarbi taldea [[1966]]. urtearen hasieran sortu zen. [[Don Bosco]] haur abesbatzan ibilitako hainbat kidek talde berria egitea erabaki zuten. Berehala dezenteko sona lortu zuten. Baina hasierako hilabeteetan ez zuten zuzendaritza musikalik, eta zeregin horretarako Don Bosco abesbatzan ezagututako Koldo Romero gonbidatu zuten.

[[1968|1968an]]an, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventud-ek antolatutako ''Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio'' de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria irabazi zuen taldeen atalean, Koldo Romerok sortutako "Gazteak gera" doinuarekin. Hala ere, kantuak ez zuen zentsuraren galbahea pasatu, eta ezin izan zuten grabatu. Hurrengo urtean, taldeak lehen disko txikia eman zuen argitara. Kantutegietatik hartutako lau abestik osatzen zuten, baina molde gaztea eta berritzailea emanez. Diskoa Urnietako Salestarren ikastetxean grabatu zuten, Bartzelonako talde tekniko baten laguntzaz. [[Herri Gogoa]] diskoetxeak eman zuen argitara.

Urte horietan, [[Ez Dok Amairu]] mugimenduan murgildu zen '''Oskarbi'''. Taldearekin hainbat emanaldi egin zituzten, eta ''Baga, Biga, Higa'' sentikarian bete-betean hartu zuten parte.

=== Bigarren diskoa (1970-1971) ===
Bigarren diskoa [[Bartzelona|Bartzelonan]]n grabatu zuten, [[Lluís Llach|Lluis Llach]] eta [[Joan Manuel Serrat|Joan Manuel Serraten]]en estudioko musikariekin: [[Abesti zaharrak eta berriak|''Abesti zaharrak eta berriak'']] (Herri Gogoa, [[1970]]). Baliabideak hobeak izan ziren, eta, abesti zaharrez gainera, taldearen hiru abesti sartu zituzten: "Ni bizi naizen lurrean", "Txori txikiak" eta "Iru gabean".

=== Hirugarren diskoa (1972-1974) ===
45. lerroa:

=== Laugarren eta bostgarren diskoak (1975-2003) ===
[[1975]]. urtean bi disko batera argitaratu zituzten: [[Olentzero]] eta [[Hitz urri batzuk]], biak Herri Gogoarekin. Lehena, gabon kantuz osatutako lana zen. Bigarrena, berriz, orduko egoera politikoaren ispilu garbia. Horretan dago "''[[Esperantzari leiho bat]]''" abestia, [[Bitoriano Gandiaga|Bitoriano Gandiagak]]k idatzitako hitzekin osatua eta taldearen ikur bihurtuko zena. Kantu horrekin bukatzen baitziren Oskarbiren emanaldiak.

[[1977|1977an]]an Koldo Romerok Oskarbi utzi zuen, baina taldeak iraun egin zuen. [[1980|1980an]]an taldearen azken disko ofiziala agertu zen, [[Euskara eta txakolina|''Euskara eta txakolina'']] ([[Elkar]]), eta [[1984]]. urtean taldearen agurra iritsi zen, 400dik gora emanaldi eskaini ondoren. Hortik aurrera, Oskarbik oso tarteka eskaini ditu emanaldiak, ekitaldi berezietan, hala nola Gandiagari eta Oteizari eskainitako omenaldietan.

=== Antokogiako diskoa eta beste kontzertu batzuk (2004-) ===
Oskarbiren antologia bat argitaratu zuen Elkar diskoetxeak [[2004]]. urtean: [[Esperantzari leiho bat|''Esperantzari leiho bat'']], bi diskoz osatutako bilduma. Bertan, sekula grabatu gabeko sei kantu agertzen ziren: "Ez dakit zergatik", "Andre nobia", "Mutil txaleko gorria", "Lua lua", "Ez zaude bakarrik" eta "Elizara dihoa". Horrez gain, 1976an argitaraturiko [[Olentzero]] diskoko kantuak konpaktu formatuan berrargitaratu ziren 2008an, eta beste bost kantu grabatu berriak erantsi zizkieten: ''Olentzero'' (Elkar, 2008). Honen ondoren ere disko berriak atera dituzte.

''Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara'' tituludun kontzertua antolatu zuten 2019an, Oteizak [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko]] proiektua amaitu zueneko 50. urteurrena ospatzeko.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Oteizaren eta Gandiagaren omenez, kontzertu berezia egingo du Oskarbi taldeak, Arantzazun|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/172178/oteizaren-eta-gandiagaren-omenez-kontzertu-berezia-egingo-du-oskarbi-taldeak-arantzazun.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-10-20}}</ref>
70. lerroa:
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
{{Erreferentzia zerrenda}}

[[Kategoria:Euskal Herriko musika taldeak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako musika taldeak]]
[[Kategoria:Euskal Kantagintza Berria]]
{{Erreferentzia zerrenda}}