Mito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Tor's_Fight_with_the_Giants_(Mårten_Winge)_-_Nationalmuseum_-_18253.tif» fitxategiaren ordez «Thor's_Fight_with_the_Giants_(Mårten_Winge)_-_Nationalmuseum_-_18253.tiff» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: [[:c:COM:F
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Deskribapen orokorra ==
Azalpen filosofikoak eta zientifikoak azalpen mitikoei kontrajartzen hasi zirenetik, ''mito'' hitza mespretxu kutsu batekin erabili izan da, "gezur" hitzaren sinonimoa izatera ere iritsiz.
 
Gainerako genero narratibo tradizionalen antzera, mitoa ahozko jatorria duen testua da; bertsio desberdinak izan ditzake trasmisioan zehar xehetasunak aldatu daitezkelako. Idazkera zeukaten gizarteetan, mitoa obra literario izatera igaro da. Ondorioz, mitoak ez dira desagertu gaur egungo garaitik, medio desberdinez trasmititzen edo agertzen dira soilik.
11. lerroa:
Mitoak eginkizun asko dauzka, baina hiru dira garrantzitsuenak: azalpenezkoa, esanahikoa eta pragmatikoa.
 
* Azalpen funtzioa dutela diogunean, mitoek gizabanakoaren, gizartearen edo munduaren aspekturen bat azaldu, justifikatu edo sakontzen dutela esan nahi da. Adibidez, [[Biblia]]n esaten da emakumea gizonezkoaren saihets batetik datorrela.
* Mitoek funtzio pragmatikoa dutela diogunean, egitura sozial baten oinarria direla esan nahi da. Hau da, mito batek determina dezake zeintzuk gobernatu ahal duten eta zeintzuk ez, adibidez genealogia zehatz batzuei errege eskubideak eskainiz, edo gizarte bazterkeria batzuen arrazoi mitologikoak emanez. Funtzio honi esker azaltzen eta justifikatzen da egoera bat zergatik den modu batean eta ez beste batean.
* Azkenik, esanahi funtzioa dutela diogunean, gizabanakoari helduleku esistentzial bat eskeintzen diotela esan nahi da. Gizarte eta munduko egoera kontatu, azaldu eta justifikatzeaz gain, mitoek kontsolamendu, bizi helburu edo barne bakea ere eman dezakete. Horrela gertatzen da heriotzari, sufrimenduari edo garaipenei buruzko mitoetan. Hiru funtzio edo eginkizun hauek askotan konbinatua agertzen dira.
 
=== Mitoen ezaugarri nagusiak ===
Antzekoak diren arren, mitoak, [[Elezahar|elezaharrakelezahar]]rak eta [[Ipuin|ipuinakipuin]]ak ezberdinak dira. Ipuinek helburu moralistak dituzte eta entzuleak ez ditu normalki egiatzat jotzen, mitoak ordea egiatzat jotzen dira eta helburuak azalpenezkoak izan ohi dira. Elezaharretan, garai historikoetako pertsonaia errealak ageri dira, garai eta toki zehatz eta erreal batean; mitoetako pertsonaiak, ordea, naturaz gaindikoak izan ohi dira, eta askotan toki edo garai ezezagunetan gertatuak izaten dira.
 
Hona hemen mitoen zenbait ohiko ezaugarri:
30. lerroa:
 
* Mito [[Kosmogonia|kosmogonikoak]]: munduaren sorrera azaltzea dute helburu. Mito zabalduenak eta ugarienak dira. Askotan, lurraren sorrera ozeano batean kokatzen da. Batzuetan, erraldoien edo [[Titan (argipena)|titanen]] arraza batek sorrera horretan ezinbesteko papera jokatzen du. Ohikoa da erraldoi edo titan horiek erdi-jainkoak izatea eta munduko lehenengo izakiak izatea.
* Mito [[Teogonia|teogonikoak:]] jainkoen jatorriaren inguruan hitz egiten dute. Adibidez, [[Atena|Atenea]] [[Zeus|Zeusen]]en burutik sortzen da.
* Mito [[Antropologia|antropologikoak]]: gizakiaren agerpenaren inguruan hitz egiten dute. Edozein materiatik sortuak direla esan dezakete (animalia, landare, hautsa, lokatza...). Jainkoek lurrean bizirauten irakasten diete. Mito kosmogonikoei lotuta egon ohi dira.
* Mito [[Etiologia|etiologikoak]]: izakien, gauzen, tekniken eta instituzioen jatorria azaltzen dute.
* Mito [[Moral|moralakmoral]]ak: ongiaren eta [[Gaizki|gaizkiagaizki]]a azaltzen dute.
* Mito fundazionalak: hirien sorrera azaltzen dute, jainkoen nahien arabera. [[Erroma]] [[Romulo eta Remo]] anaiek sortu zutelakoaren mitoa da horren adibide.
* Mito [[Eskatologia|eskatologikoak]]: etorkizunaren ingurua jarduten dute, munduaren amaieraz. Mito horiek bi taldetan sailkatu daitezke munduaren amaiera zerk ekartzen duenaren arabera: suak edo urak. Askotan astrologiari lotuta daude. Amaiera eklipseak, lurrikarak eta mota horretako istripu gehiagok iragarriko lukete.
 
== Irakurketa: literala, alegorikoa eta sinbolikoa ==
Mitoak literalki egiak diren istorio bezala planteatu dira, nahiz eta azalpen filosofiko eta zientifikoek mitoen irakurketa ez literala bultzatu duten, hauetan sinetsi ordez interpretatu egin beharko liratekeela egotziz.
 
Gauzak horrela, mitoen irakurketa alegorikoak, garai helenistikoko Grezian sotua, jainkoak elementu naturalen pertsonifikazio gisa interpretatzeko proposamena du. [[XIX. mendea|XIX. mendean]]n zabaldu zen [[Max Müller (filosofoa)|Max Müllerren]] teoriaren arabera, mitoek gaizki ulertutako istorioetan daukate jatorria.
 
Bere aldetik, irakurketa sinbolikoak mitoak istoria baino haratago doan esanahia daukala proposatzen du, euren sortzaileen pentsamendueak, adibidez.
 
Mitoaren inguruko ikerketa modernoek hiru posizio ezarri dituzte:
51. lerroa:
 
== Mitoa eta beste narrazio mota batzuen arteko desberdintasuna ==
Askotan, mitoa [[Ipuin|ipuinaipuin]]a, [[fabula]] edo [[kondaira]] bezalako narrazioekin nahasten da.
 
Hainbat desberdintasun daude mitoa eta ipuinaren artean: ipuinak fikziozko kontakizunak bezala aurkezten dira, baina mitoak egiazko istorio bezala kontatzen dira. Funtzioa ere desberdina da: mitoa etiologikoa da (gauzak momentuko egoerara nola iritsi diren azaltzen du) eta ipuinak balioak igortzen ditu (pentsatzeak indarrari irabazten dio, ongi jokatzeak saria dakar, gezurrak beti harrapatzen dira...). Bestalde, ipuinen gaiak sinpleak eta umeei zuzenduak izan ohi dira. Mitoenak konplexuagoak dira, istorio bakoitza beste hainbat istoriorekin elkarlotuta egoten baita.
 
Fabula edo alegiaren eta mitoen arteko desberdintasunak pertsonaietan darrai. Alegietako protagonistak animaliak dira, mitoetakoak aldiz, jainkoak, heroiak, munstroak... Funtzioa ere ez da berdina, fabulek ikasketa moralak ematen dituztelako eta mitoak etiologikoak direlako.
59. lerroa:
Kondairei dagokionez, mitoen antzera aurkezten dira eta funtzio etiologikoa ere izan dezakete. Hala ere, kondairak denbora errealean gertatzen dira, leku ezaguterrazetan eta batzuetan protagonista errealekin.
 
Trama berbera mito, ipuin edo kondaira batean ager daiteke, baina desberdintasuna istorioa aurkezteko moduan eta bere funtzioan dago.
 
== Ikus, gainera ==