Mein liebster Feind - Klaus Kinski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
 
'''''Mein liebster Feind - Klaus Kinski''''' (alemanez, ''Nire etsai maitea, Klaus Kinski)'' 1999an egindako [[Dokumental|film dokumentala]] da, [[Werner Herzog]] alemaniar zuzendariak egina [[Klaus Kinski]] aktorearekin eduki zuen harreman trumoitsuaren ingurukoa.
 
Klaus Kinski aktoreak eta Werner Herzog zuzendariak bost filmetan egin zuten lan elkarrekin. [[Amazonia|Amazoniako]]ko trilogia deitu izan dena, "[[Aguirre, der Zorn Gottes|''Agirre'' edo ''Jainkoaren'' ''haserrea'']]", "[[Fitzcarraldo]]" eta "[[Cobra Verde]]", bien arteko elkarlanetik ateratako perlak dira. "Nere etsai maitea" honetan Herzogek harekin egindako ibilbidearen errepasoa egiten du Kinski hil eta 8 urtera, aktore eta pertsona ero bezain harrigarri baten biografia bere erara osatuz<ref>{{Erreferentzia|abizena=zangutano|izenburua=Mein liebster Feind - Klaus Kinski|hizkuntza=eu|url=https://azpitituluak.eus/1392981211|aldizkaria=AZpiTituluak.eus|sartze-data=2019-05-24}}</ref>. Trilogiaz kanpoko beste bi filmak izan ziren ''[[Nosferatu: Phantom der Nacht]]'' (1978) eta ''[[Woyzeck]]'' (1978).
 
Etsaigoa, haserreak eta egoera zailak erakusteaz gain, Herzogek Kinskiren talentuari zion errespetu handia ere ikusi daiteke dokumentalean. Horretarako elkarrizketatu zituen [[Eva Mattes]] (''Woyzeck'') eta [[Claudia Cardinale]] (''[[Fitzcarraldo]]'') . Emakumezko bi aktore hauekin egindako elkarrizketak iradokitzen dute Kinskik alde lasaiago bat ere bazuela. Pelikularen azken sekuentzian, Kinski [[tximeleta]] batekin jolasten ikusten dugu [[Peru|Peruko]]ko oihanean.
 
== Erreferentziak ==