Matxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Legionarios-con-Cristo.jpg|thumb|258x258px|''Heriotza Oneko Kristoa'' [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako armadako]] Legioak ospatzen duen omenaldi matxista bat da. Bertan, soilik gizon militarrak, haien indarra eta tinkotasuna erakusten ageri dira, emakumeak alde batera utzita. [[Francisco Franco|Franco]] diktadoreak bereziki sustatutako [[Espainiar nazionalismo|Espainiar nazionalismoak]]ak bere baitan duen ideologia matxistaren eredu garbia da. ]]{{Neutraltasuna}}
{{HezkuntzaPrograma|Emakumea eta generoa}}
'''Matxismoa''', batzuetan '''arkeria''' eta '''falokrazia''' ere deitua, gizarte harremanetan [[gizon]]aren nagusikeria adierazten duten jarreren multzoa da, aldi berean [[emakume]]ak gutxietsiz gehienetan.
14. lerroa:
 
== Jokamolde matxistak ==
Egun, [[XXI. mendea|XXI. mendearen]]ren bigarren hamarkadan, oraindik ohikoa da arlo ugaritan [[Emakume|emakumearenemakume]]aren kontrako jokamoldeak topatzea, edota gizonari soilik abantaila jakin batzuk ematea. Jarraian dauden ataletan emakumea baztertu edo alboratzen dituzten zenbait jarrera eta neurri aipatuko dira.
 
=== Lege baztertzaileak ===
 
* [[Adulterio|Adulterioari]]ari dagokionean, tratamendu ezberdina jaso dezakete emakumeek: zenbait kulturatan, adulterioa edo ezkontza baino lehenago haurdun gelditzea [[Heriotzaheriotza zigor|heriotza zigorrarekin]]rarekin zigortzen da.
* [[Ekonomia|Ekonomiari]]ri loturik dauden zenbait jarduera burutzeko gizonaren baimena behar izatea.
* [[Sufragio unibertsal|Bozkatzeko eskubidea]], [[Gidabaimen|gidabaimenagidabaimen]]a edukitzeko eskubidea edo beste eskubide zibilak ukatzea.
 
=== Hezkuntza matxista ===
[[Eskola|Eskoletan]] eta [[Familia|familianfamilia]]n bertan gizartean onetsita dagoen kultura transmititzen da, sarritan, ezkutuko jokamolde matxistekin batera. Transmisio honek matxista gisa sailkatzen diren zenbait jokabide barneratu eta babestea dakar, belaunaldiz belaunaldi. Hala, gizonaren agintea onartzea, ezkontza ezinbestekotzat hartzea eta ugalketa ezinbesteko jarduera gisa ulertzea ekar dezake hezkuntzak. Honen adibide gisa iraganeko [[Europa]] jar dezakegu, izan ere, [[XX. mendea|XX. mendera]] arte [[Zientzia|zientzietako]] [[Unibertsitate|unibertsitateetanunibertsitate]]etan ez zen emakumezkorik onartzen. [[Janzkera|Janzkeraz]]z ere ezin gara ahantzi, XX. mendearen bigarren zatira arte emakumezkoek ezin baitzituzten [[Praka|galtzak]] jantzi eremu publikoetan.
 
=== Erlijio judu-kristauan ===
[[Biblia|Bibliak]]k zenbait adierazpen matxista dituela esan dezakegu, jarraian adibideak:
 
* Ez duzu zure hurkoaren '''emaztea''' gutiziatuko, ezta haren etxea edo lurrak ere.
* Ez duzu zure hurkoaren etxea gutiziatuko, ez duzu zure hurkoaren emaztea gutiziatuko, haren morroia, neskamea, idia eta astoa ere ez.
 
Aipatu ditudan esaldietan gizonari hitz egiten zaiola ere nabarmendu behar da, hartzailea emakumea izatea ezinezkoa balitz bezala.
 
Bestalde, Bibliak emakumeak haien izena esan gabe izendatzen ditu, "[[Noe|Noeren]]ren emaztea", "Loten alabak", "Pedroren amaginarreba" kasuetan ikusten den moduan. Hala ere, emakumezkoen izenak ere ageri dira (Rut edo Esther, adibidez) eta beraz, ezin dugu aipatutakoa liburuak etengabe jarraitzen duen jarrera matxista gisa hartu. Itun Zaharrean zein Itun Berrian emakumezkoak diren beste hainbat pertsonaia arras garrantzitsu aurki ditzakegu, Noemi ([[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]]) edo Jesusen ama [[Maria]] eta [[Maria Magdalena]] ([[Itun Berria|Itun Berrian]]n).
 
Hala ere, izena aipatzea ekiditeko erabiltzen diren teknika horiek gizonezkoetan ere badira (ad. "zenturioi erromatarra", "10 lepradunak", etab.). Gainera, Itun Berrian sexu-berdintasunaren aldeko adierazpenak bezala defini daitezkeenak ere ageri dira, zazpigarren kapituluaren barnean dagoen San Pablo apostoluak korintiarrei idatzi zien bigarren eskutitzean kasu, zeinetan ondorengoa jartzen duen: ''Senarrak bete ditzala ezkontideen eginbeharrak bere emaztearekin batera, eta era berdinean, emazteak haren senarrarekin.'' Horrez gain, jarraian dagoena ere adierazten da: ''Emaztea ez da bere gorputzaren jabe, senarra baizik; senarra ere ez da bere gorputzaren jabe, emaztea baizik.''
 
Esandakoak esanda, Bibliak berdintasunaren alde egiten duela irudituko zaigu, baina hori ez da hala. Izan ere, Itun Berrian matxistak diren aipu ugari ere badira. Aipu horietako bat Korinto 11:5-10 izango litzateke, non emakumea gizona bezalakoa dela adierazten den arren, gizonaren pareko eskubideak ez dituela jakin behar duela baieztatzen den. Timoteo 2:11-12 aipuetan ere emakumea azpiratzen duten esaldi garbiak daude, horren adibide: "Emakumeak isilik egoten ikas dezala. Ez baitut onartzen emakumeek irakastea ezta gizonaren gaineko agintea izatea ere, soilik isilik egotea baizik".
 
Erlijio judu-kristauak argi eta garbi emakumea deabrutzat hartzen du Evaren bitartez, haien esanetan, emakume horren erruz sartu baitzen mundua bekatuan. Hala ere, gizateria konponbidearen bidean "Eva berria"-ri (Maria, Jaungoikoaren ama) esker jarri zela ere baieztatzen du. Esan behar da ordea, Eliza kristauak beti hartu duela emakumearen gorputza bekatuzko bezala, soilik emakume batek haren gorputzari uko egiten badio hartzen da Jaunaren sorkari eta ez gaizkia egiteko tresna gisa. Emakumea birjina, emaztea edo ama denean sinbolo bilakatzen da erlijio honen arabera. Birjina denean purutasunaren sinbolo neutrala da; emaztea denean menpekotasunaren sinbolo; ama denean pairamen eta sakrifizioarena.
 
== Ikus, gainera ==