Haemophilus influenzae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
4. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Haemophilus influenzae''''', lehen '''Pfeifferren baziloa'''<ref>[[Euskalterm]]: [Hiztegi Terminologikoa] [2004]</ref> deitua, ''[[Haemophilus]]'' generoko [[bakterio]]a da. Lehendabizikoz 1892an [[Richard Pfeiffer]]rek deskribatua, hasieran [[gripe]] pandemikoaren iturburua zela pentsatu zuten.<ref name= KuhnertChristensen>{{erreferentzia | egilea = Kuhnert P; Christensen H (edi.). | izenburua = Pasteurellaceae: Biology, Genomics and Molecular Aspects | argitaletxea = Caister Academic Press | urtea = 2008 | isbn = 978-1-904455-34-9 }}</ref> Gero, 1933an, gripearen eragilea [[birus]] bat zela topatu zuten ikerlariek. Hala ere, ''Haemophilus influenzae'' beste gaitz batzuen atzean dago: [[meningitis]], [[epiglotitis]], [[pneumonia]], [[otitis]] eta [[sinusitis]], besteak beste, eragin ditzake.
 
Bakterio honen [[genoma]] osoa 1995ean sekuentziatu zenzuten. 1740 [[gene]]k osatzen dute genoma hori .<ref> Fleischmann R, Adams M, White O, Clayton R, Kirkness E, Kerlavage A, Bult C, Tomb J, Dougherty B, Merrick J (1995). «Whole-genome random sequencing and assembly of Haemophilus influenzae Rd». Science 269 (5223): 496–512. [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/7542800?dopt=Abstract]</ref>
 
== Ezaugarriak ==
 
''Haemophilus influenzae'' bazilo [[Gram tindaketa|Gram]] negatiboa da, oso pleomorfikoa (itxuraz aldatzen du). [[Anaerobio fakultatibo]]a, ez da mugikorra. [[Oxidasa]] (+). Andui batzuek ([[birulentzia]] handienetakoak) kapsula dute, baina beste batzuek ez.
 
''Haemophilus influenzae'' da [[Transformazio (genetika)|transformazio]] genetikoa egin dezakeen bakterio urrietako bat <ref> Ingraham, J; Ingraham, C.: Introducción a la Microbiologia, vol. 1: 163 orr </ref>
 
[[Haemophilus]] generoko bakterio guztien antzera, ''H. influenzae'' odola behar du egoki hazteko (hortik datorkio izena). Izan ere, beste bakterioen aldean hemofiloek ezin dute hainbat [[molekula]] sintetizatu: [[hemina]]k eta [[porfirina]]k, besteak beste, bakterioen [[zitokromo]]ek behar dituztenak. Molekula hauek odolaren [[globulu gorri]]etan ugariak direnez, ''Haemophilus'' laborategian hazteko [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguruari]] odola gehitzen zaio beti (odol-agarra eta txokolate-agarra izanik mikrobio hauekin gehien erabiltzen diren hazkuntza-inguruak).
 
== Patogenia ==
 
''Haemophilus influenzae'' ohiko bakterioa da giza organismoan: gizabanako askok daramate bakterioa, [[saprofito]] moduan, inongo gaitzik jasan gabe (batez ere ahoan eta nasofaringean).
 
Gizakia da bakterio honen gordeleku bakarra <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 214-216 orr. </ref>.
 
Aipatu den bezala, bakterio honen andui batzuek [[zelula horma]]ren gaineko kapsula dute. [[Kapsula (mikobiologiamikrobiologia)|Kapsula]] honek mikrobioaren [[birulentzia]] areagotzen du, [[makrofago]]en eta beste zelulen [[fagozitosi]]a ekiditen duelako. Andui kapsuladunek gaitz larriak eragiten dituzte: haurren [[meningitis]]a, esaterako, eta baita [[pneumonia]] eta [[epiglotitis]]a ere. Kapsularik gabeko anduiek birulentzia gutxiago dute, eta hain larriak ez diren gaitzak sortzen dituzte ([[otitis]]a, [[sinusitis]]a...).
 
1990. urtean mota honetako meningitisaren aurkako [[txerto]]a lortu zen, ''H. influenzaekinfluenzae''k haurrengan sortzen duen infekzioaren ondorio larriak prebenitzen dituena. Hego Euskal Herrian txerto hori [[umeen txertaketa-egutegi]]an ezarrita dago.
 
''Haemophilus influenzaekinfluenzae''k erresistentzia garatu du [[penizilina]]rekiko. Mikrobioa sentikorra da, aldiz, [[Zefalosporina|zefalosporinekiko]] ([[zeftriaxona]]), [[kloranfenikol]]arekiko eta [[amoxizilina]]rekiko, hauek izanik erabilitako antibiotikoak mikrobioak sortutako gaitzak tratatzeko.
 
== Erreferentziak ==