«Izurde»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Izurderik txikienak ''[[Cephalorhynchus hectori maui]]'' azpiespeziekoak dira, 1,7 metroko luzera eta 50 kilogramorekin; luzeenak [[orka]]k dira, 9,5 metroko luzera eta 10 tonako pisuarekin. Espezie askok [[dimorfismo sexual]]a dute, arrak emeak baino handiagoak direlarik. Gorputzak lirainak dituzte, [[igeri]] egiteko guztiz moldatuak, eta aurreko bi gorputz adarrak ere moldatuta dituzte uretan mugitzeko. Ez dira [[foka]]k bezain malguak, baina abiadura handia har dezakete, 55,5 kilometro orduko. [[Hortz]]ek itxura [[kono|konikoa]] dute, azkar mugitzen diren arrainak harrapatzeko. Oso entzumen ona dute, bai airean zein uretan; entzumena hain da ona ezen [[itsu]] direnek ere biziraun dezaketen. Espezie batzuek sakonera oso handia hartzen dute igeri egiten. Ur hotzetan bizirauteko [[koipe]] geruza bat dute.
 
Izurdeak mundu osoan zehar aurki daitezke, baina gehienek nahiago dituzte ur epelak eta ingurune tropikalak, nahiz eta badiren batzuk ur oso hotzetan bizi direnak, ''[[Lissodelphis]]'' generoa kasu. Izurdeek [[arrain]]ak eta [[kalamar]]rak jaten dituzte, baina badira handiagoak diren batzuk, orkak bezala, fokak eta ugaztunak jaten dituztenak. Izurde arrek hainbat eme ernaltzen dituzte urtero, baina emeek bi edo hiru urtean behin baino ez dute harremanik. Kumeak udaberrian edo udan jaiotzen dira, eta emeek hartzen dute eurak hazteko ardura guztia. Espezie batzuetan denbora luzez [[Edoskitze|edoskitzenedoskitze]]n dituzte euren kumeak. Izurdeek bokalizazio asko sor ditzakete, askotan klik eta txistu soinuen antzekoak.
 
== Etimologia ==